Euskararen Gramatika

22.5.4. Adberbio elkartu zehaztugabeak


22.5.4. Adberbio elkartu zehaztugabeak

22.5.4a Adberbio elkartu zehaztugabeak ditugu sail honen bigarren multzoan: edonon, nonahi (nongura, aise markatuago), nonbait, inondik. Horiek beste postposizio batzuk ere hartzen dituzte (§ 22.5.6): edonondik, edonora; nondik-nahi, noranahi; nonbaitetik, norabait; inondik inora. Horietan inon, inondik, inora eta abar, batez ere ezezko eta galderazko perpausetan erabiltzen dira.

22.5.4b Adberbio elkartu hauei maiz eransten zaie ere partikula, kutsu berezia emanez horrela. Edo- eta -nahi osagaiez eratuei esanahi kontzesiboa ematen die. -bait eta i- osagaiez sortuak, berriz, indartu egiten ditu: Nahi duena jan, edo ahal duena, baina, nolanahi ere, jan behintzat (Soroa); Nolanahi ere den, negua bazen, elurretan zuri irudikatzen nuen dena delako izaki liluragarria (Lertxundi); Itsu tristeak nolabait ere / munduan behar du bizi (P. Errota); Nonbait ere zerbait bilatuko ahal diagu (Urruzuno); Eta horra non ez batera eta ez bestera begiratuta Andre bidezkorik inon ere ez zuen ikusi (Kardaberaz).

Inondik ere leku esanahiarekin erabiltzen dugu: Ate eta sarrera guztiak itxiak daude, eta inondik ere ezin dezakegu biderik ireki (Lardizabal).

Baina esanahi horretaz gain, moduzko esanahia ere badu, eta ‘seguru-seguru’, ‘dirudienez’ edo adierazteko erabiltzen dugu: Baina zuk inondik ere zerbait baduzu, ez zaude zure onean (J. Iruretagoiena).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper