Euskararen Gramatika

22.4.7. Denbora adberbioen indargarriak eta esamoldeak


22.4.7. Denbora adberbioen indargarriak eta esamoldeak

22.4.7a Adberbio batzuek atzizki indargarri eta adierazkorrak ere har ditzakete: berehalaxe, orduantxe, orduxetik, orduxerarte, oraintxe, oraindixek, oraintxe arte, oraintsu, maiztxo, beranduxko… Gradu markak edo maila adberbioak ere hartzen dituzte: beranduago, beranduegi, beranduen, oso berandu, ondo berandu (gutxi erabilia), berandu asko (testuetan gutxi erabilia); beste maila batean, bai erabiltzen da orduan-en ondoren, noiz bai nabarmentzeko: orduan bai41.4.2d). Gehientasun mailakoek maiz daramate -a edo -ik: beranduena, beranduenik. Beste zenbaitek, aldiz, ez dute horrelakorik onartzen: *betixe, *behinago, *oraindikegi. Batzuek, azkenik, esanahi berezia hartzen dute horrelako formetan: orainago, orain berriki; geroenean, hemendik aurrera edo azkenean.

22.4.7b Erabilera adberbiala duten bestelako hitz eta esamolde batzuk ere baditugu euskaraz, aski lexikalizatutzat har daitezkeenak. Gehienetan inesiboaren edo instrumentalaren marka daramate: artean, bitartean (bizkitartean, bien bitartean), arestian, askotan, gutxitan, batzuetan, gehienetan, azkenean, gaztetan, txikitan, garaiz, tenorez, beste orduz… Ez dute guztiek erabilera eta hedadura bera euskalkiei dagokienez: Arestian (oixtian, aixtean, aiztian, araiztian, arastian, axtean, axtion, oxtian…) euskalki guztietan erabiltzen da, tradizioari dagokionez, zubereraz eta bizkaieraz izan ezik. Gaurko idazleen artean arrunta da. Tenorez zubereraz ageri da hasieran, XIX. mendean Iparraldeko gainerako hizkeretara hedatzen da, eta Nafarroako testuetan ere ageri da. Gaur egun idazle askok erabiltzen dute: ‘garaiz’ esan nahi du. Beste orduz (bertze orduz, bestorduz, bertzorduz) batez ere Iparraldean erabili izan da, eta Hegoaldean Beobidek eta Orixek ere erabiltzen dute: Erran dezagun bertze orduz Larrunen bazela bizipide bat, orain nihori gogoratzen ez zaiona: betizoen haztea (Zerbitzari). ‘Aspaldi, beste garai batean’ esan nahi du.

22.4.7c Sail honetan sar daitezke artikulua eta guzti erabilera adberbiala duten aurrena, azkena, eta horien gisakoak. Artean postposizio gisa ere erabiltzen da eta, zenbait euskalkitan egiten bada ere, ez da arte postposizioarekin nahasi behar: Bostak arte ez naiz etorriko; Bostak artean hemen egon da.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper