Euskararen Gramatika

22.4.3.3. Egun multzoko adberbioak


22.4.3.3. Egun multzoko adberbioak

22.4.3.3a Egun multzokoak dira beste adberbio batzuk. Egun izen (egun ona egin zuen) eta adberbio (egun ez da holakorik erabiltzen) izan daiteke. Adberbio denean gaur esan nahi du: Egun bihar baino gutiago oroitzen zara (Axular); Eman diezaguzu guri geren egunerozko ogia, egun eta beti (Ultzamako katixima); O, gaur eguneko jakintza! (Kirikiño); Gehiegikeria iruditzen zitzaidan gaur egun ere orduko paper askatzailea joka zezakeela defenditzea (Goikoetxea eta Egiguren). Askotan egun hutsaren ordez gaur egun erabili izan da tradizioan. Iparraldeko idazleek egun erabili dute gehiago, eta Hegoaldekoek maizago gaur egun, hori da joera nagusia, baina ez da hori ulertu behar zurruntasun itxian, mota guztietako adibideak ikusten ahal baitira. Gaurko testuetan ere mantentzen da joera hori bera.

22.4.3.3b Egun adberbiotik sortzen da egundo, eta ezezko inguruneetan erabiltzen da, batez ere bizkaiera-gipuzkeraz: Ez dizu berak egundo ezer esan? (Agirre), ‘inoiz ere ez’ esan nahi du. Egunero ere egun-etik sortzen da, baita egunean-egunean, egunez egun, egunetik egunera, egungo egunean esaerak ere. Eta egundaino.

22.4.3.3c Egundaino (eta dituen aldaerak: egundano, egundeino, aundaino, eundeino, igundaino) Iparraldeko tradiziokoa da, batez ere, eta guztiz lexikalizatua dago. ‘Gaur arte/inoiz ere’ edo ‘baten batean/noizbait’ esan nahi du: Ez da egundaino gaizki izan (Lafitte); Egundaino izan zuen zintzurrik leunenaren jabe gelditu zen (Barbier).

22.4.3.3d Gaurgero eta honezkero antzekoak dira esanahiari dagokionez, nahiz euskalkien arabera bata edo bestea erabiltzen den: Gaurgero (gaurgoro, gargero, gargoro, gargioro…) Iparraldekoa da jatorriz, eta XX. mendean Hegoaldeko testuetan hasten da agertzen: Gaurgero etorri izanen da (Izeta); Gaurgero hila egongo da (K. Zabala).

Gaur egun bada joera gaurgero, honezkero eta dagoeneko nahaste erabiltzeko. Baina tradizioan ikusten da hiruren artean dagoeneko adberbioak markatzen duela nolabait segurtasuna: Hori, urte haietan, dagoeneko aldarrikatua zuten Altubek, Mokoroak […] (Mitxelena. ‘Seguru da Altubek aldarrikatu zuela’). Honezkero adberbioak, ordea, zalantza puntu bat sortzen du: Ez ote zaio honezkero haserrea igaro? (Altzaga. ‘Ez dakigu haserrea igaro zaion’). Beste batzuetan ez: Honezkero badu beste jabe bat (Soroa). Ordea, dagoeneko adberbioak badu joera segurtasuna markatzeko: Gauerdia da dagoeneko (Mendiburu). Tradizioko testuetan batzuetan zalantzak sortzen badira, erabilerari dagokionez, gaur egun nahasiago daude gauzak.

Harrezkero ere sail honetakoa da, eta ‘ordutik aurrera, geroztik’ esan nahi du. Hegoaldean erabilia da: Haren oroitzapenak alaitu omen zion harrezkero bizia (Mitxelena).

22.4.3.3e Multzo honetakoak dira etzi eta etzidamu ere. Etzi hizkera eta garai guztietan ageri da, eta bihar pasatutako egunari, zentzu figuratua badu ere, egiten dio erreferentzia. Bihar edo etzi hilko naiz (Elorriaga); Gaur txiki, bihar gazte sasoiko eta etzi buru makurra (Insausti). Bihardamu ere erabili izan da, etzi esan nahi duela. Eta etzidamu deitzen da etzi ondoko eguna, etzikoaren ondorengoa alegia: Varsovian hilen naiz bihar edo etzi edo etzidamu (Jimenez).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper