Hauek dira ondoren aztertuko diren adberbio elkartuak: galdetzaileen gainean eraikiak (edonon, nonbait, nonahi, nonbait… eredukoak); dvandvak (han-hemen eredukoak), mendekotasunezko adberbio elkartuak (mutur-joka, larru-hutsik… eredukoak), eta hots uzardurak (kili-kili, txor-txor…).
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.