Euskararen Gramatika

21.10.3.1. Kokapen izenak


21.10.3.1. Kokapen izenak

21.10.3.1a Postposizio askeen artean multzo berezia osatzen dute kokapen erlatiboa adierazten duten izenek —albo, alde, atze, aurre, azpi, barne, barru, ertz, gain, inguru, ondo…—, leku/denborazko postposizio itsatsi konplexuak sortzen dituztenek: aldean, aurrean, barruan, atzera, gainera, ondora, ingurutik… Ugaria da hauen saila. Adibidez, Mahaian utzi zituen giltzak esaten dugun bezala, mahaiaren gainean ere esan dezakegu. Bai batean zein bestean, buru bera aurkitzen dugu funtsean, -n inesiboa. Esanahiaren aldetik ere, nolabait non? galderari erantzuten diotela onartzen ahal dugu: Non utzi zituen giltzak? Horrenbestez, denek ‘nontasuna’ adierazten dutenez, inesiboak dira, lokatiboak.

Azpi edo gain izentzat hartzeko arazorik ez dago, ezkerrean lagun duen genitiboak erakusten duenez. Inesiboaz gainerako beste elementu horiek ematen diote bakoitzari bere ñabardura edo zehaztasuna. Oinarrizko inesiboari leku/erlaziozko izen bat gehitu zaio: gainean, ondoan, artean, inguruan… Hauetan denetan, berez IS bat zena (mahaiaren {gain-a, ondo-a, inguru-a…}) berregituratu egin da: ISaren parte ziren osagai horiek -n inesiboak nolabait ‘xurgatu’ egin ditu, dena postposizio konplexu bihurtuz: gainean, ondoan, inguruan…; -gan-en osagai den -ga-ri ere beste horrenbeste gertatu bide zaio.

Inesiboaz gain, -ra adlatiboa edo -tik ablatiboa nahiz -ko ere har ditzakete kokapen izenak oinarri dituzten postposizio askeek: mahai gainera, mahai gainetik, mahai gaineko; kale ertzean, kale ertzetik, kale ertzeko; etxe ondoan, etxe ondora, etxe ondotik, etxe ondoko

21.10.3.1b Izen hauetatik batzuek (aurre, hurbil, urrun…), bestalde, lekua nahiz denbora adieraz dezakete. Bi interpretazio izan daitezke: Handik aurrera ezin zara pasatu (lekua) / Handik aurrera ez ikusiarena egiten zuen (denbora).

21.10.3.1c Hortaz, bai -n, bai -gan, bai ondoan, bai inguruan edo artean, denak postposiziotzat har ditzakegu, batzuk soilagoak, besteak konplexuagoak, eta denek non? galderari erantzuten diote. Hots: inesiboak dira (hemen eta hor diren bezala, adibidez). Jakina, hemen egiten dugun analisia eztabaidagarria izan daiteke. Batek pentsa dezake Etxearen aurrean aurkitu dut diogunean eta Etxearen irudian jarri nituen begiak diogunean, bi sintagmak taxu berekoak direla. Hala ere, aurrean oso-osorik adberbiotzat hartzea bidezko dirudi, baina irudian, ez hainbeste. Jatorriz taxu bereko egiturak direla onartuta ere, bada aldea. Leku/denborazko erlazio bat adierazten duten izenak, denboraren poderioz gramatikalizatu egin direla esan ohi da, hemen (< hau-n) edo hara (< har-a) bezalako adberbioekin gertatu bide den bezala.

21.10.3.1d Zure baita-n, aitaren-ga-n, jende guztia-re-ki-n, jende zintzoa-ren alde, mendia-n behera, mendi-ra-ino, lanaren bitarte-z eta abar, denak modu bertsuan aztertzeko aukera ematen da horrela. Denak PS direla esaten dugu: buruak (-ra adlatiboak esaterako) osagarri bat hautatzen du (goi edo behe adibidez) eta PS bat eratzen: gora, behera… Hau, bere aldetik, sintagma buru bihurtzen da eta osagarritzat beste PS bat har dezake ([mendian] adibidez), beste PS konplexuago bat eratuz: [[mendian] GORA]. Baina gaurko euskaldunak ondoan, ondora, ondoraino… osagai bakartzat onartuko luke, -gan, -gana edo -ganaino bezalaxe. Hortaz, zenbait postposizio jatorrian izen baten gainean eratuak dira (ondo-an, albo-an, gain-ean; erru-z, bide-z, bitarte-z; arabera (< arau-(e)ra…). Deskripzioaren ikuspegitik eta etimologiari behar baino jaramon gehiagorik egin gabe, hautatu dugun bideak balio dezake euskaraz gauzak une honetan nola diren hobeto ulertzeko eta ikusteko. Adberbio edo postposizio sintagma hauek modu bertsuan lan egiten dute.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper