Euskararen Gramatika

21.10.2. Ohiko adberbioen gainean eraikitako postposizio askeak


21.10.2. Ohiko adberbioen gainean eraikitako postposizio askeak

21.10.2a Ohiko adberbio batzuek parte har dezakete holako egituretan, hau da, sintagmaburu izan daitezke: alde, fabore, inguru, kontra… adberbiotzat hartu ohi dira, nahiz eta batzuk jatorriz izenak diren.

21.10.2b Adberbio kategoriako PS aske horien osagarria izan daiteke IS soila, datibo sintagma, AdbS, genitibo sintagma, baina baita beste PS bat ere. Batzuek osagarri gisa genitiboa edo datiboa eskatzen dute: NIRE kontra mintzatu ziren; HORMARI kontra bermatu zen; ZURE alde borrokatuko dugu

Beste batzuek, ostera, DS soila hartzen dute osagarri, absolutiboa, alegia: {Larunbata arte / bihar arte} ez dira etorriko; Bi urte barru lizentziatuko naiz; Ehun mila lagun inguru elkartu ziren. Larunbata eta ehun mila lagun osagaiak IS soilak dira. Arte eta barru, berriz, adberbiozko postposizioak: [PS [ds larunbat-a] -arte] > larunbata arte. Arte-ren osagarria beste adberbio bat ere izan daiteke: bihar arte, gero arte… PS konplexuagoak ere bai: igandera arte; egun handira arte. Eta baita IS bat ere: igande arte nahiz igandea arte21.10.5).

21.10.2c Arestian aurreratu dugun bezala, barrena, behera, gora, zehar… adberbioak sintagmaburu izan daitezke eta osagarritzat beste PS bat eskatu: Kalean gora joan ziren; Tolosan barrena ibili ginen; Bilbora bidean izan zen ezbeharra. Zehar, barrena, gora, bidean… sintagmaburuak direla pentsa daiteke eta osagarritzat beste PS bat hautatzen dutela: [PS [PS Bilbora] bidean]; [PS [PS Tolosan] barrena]. Lehengoekin alderatuta, diferentzia bakarra osagarrian dago, orain, beste PS bat baitugu: kalean inesiboa, Bilbora adlatiboa, adibidez. Hauen egitura zein datekeen aztertzen hasi beharrik ez da, arbola(ren) gainera eta arbolan gora moduko sintagmek adiera desberdina dutela onartzeko: arbolaren osagaia gainera adberbioaren osagarria izango da. Bigarrenean, aldiz, gora joan predikatua izango genuke lehenbizi eta honen adjuntu edo litzateke arbolan. Alegia, gora joan, eta gero, gora joate honen zehaztapen gisa, arbolan osagaia. Adberbio hauetatik batzuk kokapen izena dute oinarrian: goi > gora, behe > behera21.10.3).

21.10.2d Beraz, ‘ohiko adberbio’ deitzen ditugun hauek AdbSaren buru izan daitezke, osagarriarekin edo gabe: aparte, gero, gain(era)… [PS (Mundutik) aparte]; [PS (Kalean) behera]; [PS Atzoz gero]; [PS (Olioaz) gainera] Hauen egitura honakoa da: [PS [PS … -Z] {GERO / GAINERA / APARTE}]. Aparte-ren kasuan, instrumentala ez ezik, [… -TIK] ablatiboa ere hautatzen du osagarri gisa. Orduan, lekuzko adiera nagusitzen da, nonbait: Mugimendu horretatik aparte ibili da maiz. Beste postposizio aske batzuek ere osagarri mota bat baino gehiago onartzen dute (§ 21.10.5).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper