Postposizioa
|
Osagarria
|
Adibidea
|
aitzi (‘kontra’)
|
DSgenitiboa
DSdatiboa
|
Ez zuen ahulagorik atzeman bere aitzi.
Metafisikari aitzi oldartu zen.
|
alboan
|
DS
DSgenitiboa
|
Erreka alboan zuhaixka bat dago.
Zure alboan eseriko naiz.
|
alde
|
DSgenitiboa
|
Jainkoa ere bere alde du.
|
aldean1
|
DSgenitiboa
|
Horrek zure aldean asko daki.
|
aldean2
|
DS
|
Osaba Bizkai aldean sarri ibiltzen zen.
|
aldera
|
DS
[KonpS -tze]
|
Ordu biak aldera iritsi zen.
Zerbait esate aldera esan nuen hori.
|
aldetik
|
DSgenitiboa
DS
[KonpS -en]
|
Hiztegiaren aldetik pobre samarra da.
Gure aldetik ez dugu beste ezer erantsiko.
Zeruan izarra dago itsaso aldetik.
Zuzendari naizen aldetik, baditut erantzukizun batzuk.
|
antzean
|
DSgenitiboa
AdjS/AdbS
|
Gure antzean dabil hori ere.
Gaixo antzean dabil aspaldian.
|
antzera
|
DSgenitiboa
|
Zure antzera nago ni ere, dirurik gabe.
|
aparte
|
PSinstr
PSablatiboa
|
Soldataz aparte, bidaia gastuak ere ordainduko dizkizugu.
Egunkaria irakurtzeaz aparte ez zuen beste eginkizunik.
Ezin gara mundutik aparte egon.
|
arabera
|
DSgenitiboa
|
Iritzi horren arabera jokatu dut.
Diozunaren arabera, ez dago irtenbiderik.
|
arau
|
[KonpS -tu]
[KonpS -Ø]
DSgenitiboa
DS
|
Hitzak aurkitu arau izkiriatzen nituen (Lafitte).
Loreondo batek, lilia idek arau, ostoa galtzen du (J. Etxepare).
Zeure hitzen arau gidatu nire urratsak.
Ikas euskara, toki arau, ahal arau, arte arau.
|
arren
|
DS
[KonpS -tu]
[KonpS…-EN]
|
Bakearren, isil zaitez apur batean.
Jainkoarren, eraman nazazu zeurekin.
Zuk horrela uste izan arren, niri bost axola.
Jendeari laguntzearren hartu dut erabaki hau (cf. laguntzearren baina lagundu arren).
Diru askorik ez duen arren, dena emateko prest beti.
|
arte
|
AdbS
DS
PSadlatiboa
[KonpS…-TU]
[KonpS -en]
|
Bihar arte ez naiz etorriko.
Hilaren bi(a) arte kanpoan naiz.
Ez da itzuliko hurrengo igandera arte.
Lurreko jostailuak jaso arte, ez zara irtengo.
Argia piztu duzun arte, ez zaitut ikusi.
|
artean
|
DS
DSgenitiboa
[KonpS…-TU]
[KonpS -en]
|
Haitz artean ibili ginen.
Andre guztien artean bera zen dotoreena.
Ni, neure artean, galdera mordo bati erantzuten saiatzen nintzen.
Egon hemen ni etorri artean.
Kanpoan den artean, zu lasai.
|
artetik
|
DS
DSgenitiboa
|
Arbola artetik atera zen gizona.
Liburu hauen artetik, aukeratu bat.
|
at
|
PSablatiboa
|
Mundutik at bizi zela zirudien.
|
atze
(-an, -ra, -tik, -ko)
|
DSgenitiboa
DS
|
Gure atzean dabil.
Nire atzeko atea ireki zen.
Noren atzetik ote dabil.
Etxe atzera joan da.
|
aurka
|
DSgenitiboa
|
Gure aurka ibili da denbora guztian.
|
aurre
(-an, -ra, -tik, -ko)
|
DS
DSgenitiboa
|
Etxe aurrean zegoen, geldi.
Nor da zure aurrean dagoen hori?
Nire aurreko guztiek izan zuten lekua.
Zuzendariaren aurrera joan behar izan genuen.
Josebaren aurretik ez zegoen inor.
|
azpi (-an, -ra, -tik, -ko)
|
DS
DSgenitiboa
|
Mahai azpian duzu eskuzapia.
Gurpilen azpian harrapatu zuen txakurra.
Lurraren azpitik ur beroa ateratzen zen.
|
baino
|
[KonpS -en]
|
Uste duzun baino aberatsagoa da.
|
baita
(-n, -ra, -tik, -ko…)
|
DS
DSgenitiboa
|
Gizona baitan doai handiak daude.
Geure baitan dugu etsaia.
Bere baitara bildu zen.
|
ba(ge)rik
|
IS
[KonpS -tu]
|
Diru barik aurkitzen zen.
Ezer esan barik sartu zen.
Nahiago dut kalean (bizi) barik baserrian bizi.
Emazteari (eskatu) barik amari eskatu zion laguntza.
|
bako
|
IS
[… -ik DS]
[KonpS -tu]
|
Teilatu bako etxean bizi zen.
Gatzik bako jana.
Bost urtean ikusi bako laguna.
|
barrena / barna
|
PSinesiboa
PSablatiboa
|
Afrikan barrena ibiliko dira.
Larrabetzutik barna iritsi ginen Gernikara.
|
barru
|
DS
|
Bi egun barru etorriko da irakasle berria.
|
barnean / barruan
|
DS
DSgenitiboa
|
Herri barruan ezin da autoa erabili.
Poltsiko barnean sartu zituen eskuak.
Ezarri dizkidaten mugen barruan.
Kutxaren barnean aurkitu nituen dokumentuak.
|
bat
|
PSinstr
|
Atea irekitzeaz bat, zarata bat entzun nuen.
|
batera
|
PSinstr
PSsoziat
|
Etxera iristeaz batera euria hasi zuen.
Jonek alde egin zuenaz batera irten zen hasi ziren istiluak.
Gurasoekin batera etorri zen.
|
begira
|
PSadlatiboa
DSgenitiboa
DSdatiboa
|
Itsasora begira dago.
Gorantz begira jar ezazu karta hori.
Garien begira egon.
Neska gazteei begira pasatzen du eguna.
|
beharrean
|
[KonpS -tu]
|
Bizikleta erosi beharrean, hobe zenuen motorra erosi bazenu.
Amari eskatu beharrean, amonari eskatu zion.
|
beheiti
|
PSinesiboa
DS
DSdatiboa
PSinstr
|
Maldan beheiti erori zen.
Oihuka abiatzen dira patarra beheiti.
Bagoazi gure beribiletan patar eztiari beheiti.
Hobeki ikusteko, buruz beheiti etzan da.
|
behera
|
PSinesiboa
PSinstr
PSablatiboa
|
Urak haziak zetozen errekan behera.
Buruz behera ibiltzen ikasi zuen.
Goitik behera zetorren ikaragarrizko abiadan.
|
bestalde
|
PSinstr
|
Errekaz bestalde dago herria.
Ohar hauetaz bestalde beste batzuk ere ezarri dituzte.
|
bezain
|
[KonpS -en]
|
Jakintsu (den) bezain harroa da.
|
bezala
|
IS
[KonpS -en]
|
Adiskide bezala tratatu ninduten.
Esan nizun bezala, ez naiz etorriko.
|
bidez
|
DSgenitiboa
|
Gutun baten bidez eman zioten berria.
|
bidean
|
PSadlatiboa
|
Donostiara bidean izan genuen istripua.
|
bila
|
DS
DSgenitiboa
|
Ur bila bidali genuen.
Haur eder baten bila gabiltza.
|
bitartean
|
DS
[KonpS -tu]
[KonpS -en]
|
Ordu bata bitartean, paseatu egingo dugu.
Gu iritsi bitartean, presta ezazu afaria.
Ni zuzendari naizen bitartean, ez zara sartuko.
|
bitartez
|
DSgenitiboa
|
Gurasoen bitartez jakin genuen berria.
|
bizkar
|
DSgenitiboa
|
Asko dira herri honetan inoren bizkar bizi direnak.
|
buru
|
DSgenitiboa
|
Ororen buru, hau esango nuke.
|
buruan
|
DSgenitiboa
|
Hamar egunen buruan izango duzu erantzuna.
|
buruz
|
DSdatiboa
|
Egitasmoari buruz zerbait gehiago jakin nahi du.
|
erdi
(-an, -tik, -ra, -ko…)
|
DS
DSgenitiboa
|
Bide erdian zegoen trikua.
Gauaren erdian jaio da haurra.
|
eretzean
|
DSgenitiboa
|
Orduko idazkiek ez dute balio handirik literaturaren eretzean.
|
erruz
|
DSgenitiboa
|
Geure erruz galdu dugu partida.
|
eske
|
DS
DSgenitiboa
|
Baimen eske joan naiz Udaletxera.
Diruaren eske dator hori.
|
esker(rak)
|
DSdatiboa
|
Jainkoari esker(rak), oraindik ere zutik gaude.
Musikari esker(rak) behiek esne gehiago ematen omen dute.
|
esku
|
DSgenitiboa
|
Etorkizuna gure esku dago.
|
ezean
|
[… -ik DS]
[KonpS -tu]
|
Besterik ezean, onak dira gaztainak.
Garaiz etorri ezean ezin ezer egin.
|
fabore
|
DSgenitiboa
|
Gure fabore zerbait egin dezakeen inor ez da.
|
gabe
|
[… -ik DS]
IS
[KonpS -tu]
|
Aterkirik gabe, nora zoaz?
Diru gabe nengoen Pariseko puntan.
{Gizon hau / zu / …} gabe ezin gara inora joan.
Begiak altxatu gabe erantzun zidan.
|
gabeko
|
IS
[… -ik DS]
[KonpS -tu]
|
Usain gabeko arrosa da.
Artzainik gabeko artaldea.
Elkarri esan gabeko egiak.
|
gain
|
DSgenitiboa
PSinstr
[KonpS -enAZ]
|
Nire gain uzten dituzte beti lan zailenak.
Senitartekoez gain lagunak ere etorri ziren.
Bitxiak saltzetik lor dezakeenaz gain.
|
gainean
|
DSgenitiboa
DS
|
Arbolaren gainean zegoen katagorria.
Errealaren gainean hitz egin dugu.
Zer egiten duzu arbola gainean?
|
gainera
|
PSinstr
[KonpS -enAZ]
|
Esandakoaz gainera ez dut besterik.
Liburu hauez gainera, beste hauek ere hor dituzu.
Artxiboetan aurkitu ditudanez gainera, baditut datu gehiago ere.
|
gaindi
|
PSinesiboa
|
Teilatuan gaindi doa.
|
gero
|
PSinstr
[KonpS -enEZ]
|
Egun hartaz gero ez dut ikusi.
Berandu etorri zarenez gero, zutik egon beharko duzu.
|
gibel
(-ean, -etik, -era…)
|
DSgenitiboa
DS
|
Elizaren gibelean aurkituko duzu hilerria.
Etxe gibelean bada iturri txiki bat.
|
gisa
|
IS
|
Adiskide gisa mintzo natzaizu, ez mediku gisa.
|
gora
|
PSinesiboa
PSinstr
PSablatiboa
DS
|
Aldapan gora abiatu ziren neskak.
Hankaz gora bota zituzten gure proiektuak.
Paristik gora dago Lille.
Aldapa gora hasi dira txirrindulariak.
|
goiti
|
PSinesiboa
PSablatiboa
|
Mendian goiti joan behar duzu.
Handik goiti arrain asko ikusten da.
Hola egin bedi hemendik goiti.
|
gustura
|
DSgenitiboa
|
Bere gustura behar ditu gauza guztiak.
|
inguru
|
DS
|
Bost urte inguru pasatu ziren.
|
inguru
(-an, -ra, -tik, -ko…)
|
DS
DSgenitiboa
|
Etxe inguruan dabil txakurra.
Martxo inguruan kimatu behar da arbola.
Ordu biak inguruan etorri ziren.
Xoxote ingurutik pasatu ziren.
Harri handiaren ingurura heltzean.
|
irian
|
DS
|
Hamarrak irian jotzen da xilin bat.
|
iritziz
|
DSgenitiboa
|
Irakaslearen iritziz, neskak hobeak dira.
|
izenean
|
DSgenitiboa
|
Ikasleen izenean gatoz.
|
kanpo
|
PSinstr
PSablatiboa
|
Internetez kanpo ez da ezer.
Deialditik kanpo geratu zen.
|
kontra
|
DSgenitiboa
DS
DSdatiboa
|
Zure kontra daude denak etxean.
Horma kontran jarri zen.
Ahuspez, lurrari kontra jarri zen.
|
landa
(-ra/-n)
|
PSablatiboa
PSinstr
|
Bada beste bizitze bat honetarik landan.
Handik landa jo zuen gero, esketik biziz.
Herriak badu, elizaz landa, beste premiarik.
Semea nor den ez daki inork, Aitaz landara.
Zu zaitut, Jainkoaz landan, ene kontsolazione guzia.
|
legez
|
IS
[KonpS -en]
|
Joka ezazu euskaldun zintzo legez.
Axularrek zioen legez, ez utzi dena geroko.
|
lekuan
|
DSgenitiboa
|
Ikasleen lekuan ni joango naiz.
|
lepotik
|
DSgenitiboa
|
Emaztearen lepotik bizi da.
|
mende
|
DSgenitiboa
|
Alkoholaren mende bizi da Iñaki.
|
mendean
|
DSgenitiboa
|
Ez dugu nahi inoren mendean bizi.
|
ondo
(-an, -tik, -ra…)
|
DS
DSgenitiboa
[KonpS -tu]
|
Etxe ondoan aurkitu dut.
Gurutze ondora hurbildu nintzen.
Nor da Itziarren ondoan dagoena?
Isilune baten ondotik hauxe esan zidan.
Zuzendariordearekin mintzatu ondotik, zuzendariagana jo nuen.
|
ondoren
|
DS
DSgenitiboa
[KonpS -tu]
|
Gerra ondoren asko sufritu zuen.
Bataren ondoren bia dator.
Zu ezagutu ondoren, gauzak asko aldatu dira niretzat.
|
ondorioz
|
DSgenitiboa
|
Istripuaren ondorioz, herren gelditu zen.
|
ordez
(orde, ordean)
|
DSgenitiboa
[KonpS -tu]
|
Nork joan nahi du bilerara nire ordez?
Adjektibo baten ordean, erraz jar daiteke beste bat.
Hau erosi ordez, hobe duzu bestea erosi.
|
orduko
|
[KonpS -tu]
[KonpS -en]
|
Konturatu orduko kartera ostu zidaten.
Konturatu nintzen orduko, gainean neukan.
|
oste
(-an, -tik, -ra)
|
DS
DSgenitiboa
[KonpS -tu]
|
Ate ostean ezkutatu zen.
Gizon bat atera zitzaidan arbola ostetik.
Zure ostean nor da?
Gerra amaitu ostean, herrira itzuli zen atzera.
|
pare
|
DSgenitiboa
|
Hutsaren pare gara.
|
pare
(-an, -tik, -ra…)
|
DSgenitiboa
DS
|
Gure autoaren parean geratu ziren ertzainak.
Gure parera iristean, burua jiratu zuen.
Bular parean eman zioten kolpea.
|
partez
|
DSgenitiboa
[… -KO]
|
Joan zaitez nire partez.
Goraintziak osabaren partez.
Atzoko partez, bihar joango naiz.
|
partetik
|
DSgenitiboa
|
Nire partetik ez dago oztoporik.
Goraintziak osabaren partetik.
|
truk(e)
|
DS
DSgenitiboa
|
Diru truke ez bada, horrek ez dizu lanik egingo.
Muxu truk ibili nintzen lanean.
Erlojuaren truke eman zidan baloia.
|
ustez
|
DSgenitiboa
|
Zure ustez, zein da egokiena?
|
zain
|
DSgenitiboa
[KonpS -tu]
|
Zure zain egon ginen hamaikak arte.
Ni iritsi zain ez zineten egongo, bada?
|
zehar
|
[DS … -ak]
PSinesiboa
PSablatiboa
|
Urteak zehar, guztiok izan ditugu arazoak.
Euskal Herrian zehar ibili zen hizkuntzalaria luzaro.
Urteetan zehar artelan asko bildu ditu.
Gernikatik New Yorkera joan zen Paristik zehar.
|