Euskararen Gramatika

21.8.6. IS soila -KOren osagarri


21.8.6. IS soila -KOren osagarri

21.8.6a IS soila ere izan daiteke -ko postposizioaren osagarri. Hor ditugu bihotz oneko gizona modukoak ere, non [PSbihotz on-e-KO] sintagma predikatu lanetan ari den. Bihotz ona duen mutila bihotz onekoa dela esango dugu. Honen ‘azpian’ ez dago inesiborik: Jonek bihotz ona du = Jon bihotz onekoa da. Horregatik, hein batean ‘bihotz oneko’ eta ‘on’ kategoria bereko izan daitezke, biak adjektiboak nolabait. Hortaz, -ko postposizioa izanik ere, adjektibo kategoriakotzat har liteke (Altube 1929: 274). Eta goiko sintagman kategoria markarik jarri ez badugu ere, honela beharko zukeen: [AdjS [DS bihotz on]-e-KO]. Gramatika honetan ere atzizki adjektibo-sortzailetzat hartu dugu mota horretako -ko5.6.3).

21.8.6b Horrenbestez, -ko postposizioa PSari ez ezik, zuzenean ISari itsasten ahal zaio (Trask 2003). Bihotz oneko gizona; etorkizun handiko proiektua… bezalakoetan ezin gara hasi inesiboaren bila: bihotz oneko mutila ez da *bihotz onean dagoen mutila, adibidez, bihotz ona duen mutila baizik. Hauetan [[Izena + Adjektibo] -KO] taxua aurkitzen dugu, gehienetan: bihotz oneko mutila; itxura txarreko arraina; etorri handiko hizlaria

Hala ere, badira salbuespen batzuk, zeinetan ez den beharrezko adjektiboa esplizituki agertzea: {adineko/sasoiko/patxada(z)ko} gizona; kalitate(z)ko gazta. Adjektiboaren arrastorik ez egon arren, denak ere balio positiboa duen adjektiboren bat eramango balute bezala interpretatzen dira: ‘adin handiko’, ‘sasoi oneko’, ‘patxada ederreko’, ‘kalitate handiko’ eta abar. Hauetan guztietan, ez dago -koren ezkerrean inolako PSrik. Predikazio bat dugu, subjektuaren ezaugarri batzuk jasotzen dituena: Mutil hori bihotz onekoa da eta Mutil horrek bihotz ona du perpausetan modu bertsuan erlazionaturik daude subjektua eta predikatua. Horregatik onartzen dute erlatibozko parafrasia: bihotz onekoa den mutila / bihotz ona duen mutila5.6) (Mitxelena 1972a; Goenaga 2003). Azken batean, egin beharreko lana eta egin behar den lana modu berean erlazionaturik daudela pentsatzeko eskubidea badugu.

21.8.6c Hortaz, bihotz oneko mutila edo jakituria handiko irakaslea sintagmetan ez daukagu inesiborik, ez bestelako PSrik, IS arrunta baizik. Etxe oneko eta etxe onean jaiotako sintagmen arteko kidetasuna argi dago. Bihotz oneko-ren kasuan, ordea, nekez hasiko gara *bihotz onean-ko moduko ezeren bila; izatekotan ere, bihotz ona duen edo.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper