Euskararen Gramatika

21.4.2. Funtzio sintaktikoa


21.4.2. Funtzio sintaktikoa

21.4.2a [PS … -ENTZAT] sintagma ‘adjuntua’ izan ohi da: Opari hau ekarri dute zuretzat. Hemen, [PS zuretzat] ez da aditzak hautatua. Aldiz, perpaus horretantxe ageri den [DS opari hau] sintagma ekarri aditzaren osagarria da, hori gabe predikazioa herren geldituko litzateke.

21.4.2b Esamolde batzuetan, hala ere, zenbait konparatiborekin adibidez, PS destinatibo hau ‘osagarri’ dela pentsa liteke: Etxe hau garestiegia da {guretzat/guretzako}; Biontzat/biondako lain baduzue. Hemen destinatiboa ageri da […-EGI] konparatiboak hala eskatzen baitu (§ 32.2.2.1c). Alegia, [PS guretzat] eta [PS biontzat] garestiegi-k edo lain-ek hautatuak dira (§ 32.10.2). Alegia, etxe hau garestiegia da diogunean, ‘zeren arabera den garestiegi’ aditzera ematen digu zuretzat osagaiak. Hortaz, PS hau -egi edo lain/aski-ren osagarritzat har dezakegu. Osagarria inplizitua ere izan daiteke eta, horrenbestez, aditzera eman gabe utzi: Lotsagabeegia zara (horretarako). Beste adjektibo batzuekin ere (on, egoki, kaltegarri…) ikus genezake destinatiboa: Besagaineko oinazearentzat ona; Herriarentzat mesedegarri

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper