Euskararen Gramatika

20.2.1.2. Harik/honik/arean, adberbio ihartuak


20.2.1.2. Harik/honik/arean, adberbio ihartuak

Bestalde, harik (< har-ik), arean (< har-ean), honik (< hon-ik) adberbio formak ere hor ditugu, handik eta hemendik-en parean. OEHn badira harik ablatiboaren adibideak: Zelan arik atera zortzi gaiskinak? (Mogel). Beste PS edo AdbS batzuekin ere aurki daiteke Añibarroren edo Mogelen testuetan: harik aurrera, harik hona, harik laster… Gaur egun denborazko mendeko perpausetan erabiltzen da harik eta partikula konplexuan, ezkerrean ezarririk, hondarreko muga adierazteko (§ 36.10a): Ez nintzen konturatu harik eta zu ikusi zintudan arte. Honik ablatiboaren adibide gehien-gehienak Bizkaiko autoreen testuetan aurkituko ditugu: honik aurrera (honerik aurrera ere bai Añibarrok), honik hilabetera, honik bigarren eguneanOnik aurrera beste bat isango nas! (Añibarro). Baina nekez aurkituko dugu gaurko testuetan forma horretako erakusle ablatiborik175. Arean adberbio ihartuan, berriz, argi ikusten da Bizkaiko ablatibo zaharra, testuetan h gabe ageri dena: arean < har-ean (Azkue 1923: 10; Lakarra 1984: 161-193). Euskaltzaindiaren Hiztegiak jaso du arean, baina ablatibo baliorik gabea (‘zerbait’ edo ‘ezer ez’ balioan batetik; ‘segurki, dudarik gabe’ balioan, bestetik). Lazarragarengan lehen graduko ablatibo zaharra ere ageri da: honerean. Baina forma horiek guztiak zaharrak dira; gaur ez dira erabiltzen esapide eginetan ez bada. Forma estandarrak, jakina, gaur euskararen eremu zabalean hemendik, hortik, handik dira. Honik, harik modukoak esapide eginetan erabiltzen dira bereziki.

175 Besterik da honik = onik (batez ere Ipar.) gaur ere aurkitzen dena (ikus Egungo Testuen Corpusa).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper