Euskararen Gramatika

19.2. Postposizio itsatsiak


19.2. Postposizio itsatsiak

19.2a Arestian aipatu dugu PSek morfologia berezia erakusten dutela. Morfologiaren ikuspegitik betiere, PSen buruak (postposizioak, alegia) bi mota berezitan bana daitezke: morfema itsatsiak dira batzuk, eta morfema askeak besteak.

Horrela, igande-an, mendi-ra, etxe harta-tik, gu(re)-gatik, zure-kin… sintagmetan ageri diren -n, -tik, -ra, -kin, -gatik… postposizioak morfema itsatsiak direla diogu, ezkerreko osagaiari itsatsirik baitoaz, hitz bakarra osatuz. Morfemok ezin ditugu libre utzi, ezkerrean daraman atalari itsatsi beharrekoak dira. Adibidez: {Igande euritsu hartaz / Lehengo igandeaz} maiz gogoratzen naiz ([PS [IS igande euritsu har-] [P -ta-z]] / [PS [is lehengo igandea] [P -z]]). Halaber, postposizio itsatsiak dituzte honako sintagma hauek: {Azken ikaslearengatik / Ikasle berriarengatik} haserretu da irakaslea ([PS [is azken ikaslea-] [P -ren-ga-tik]] / ([PS [is ikasle berria-] [P -ren-ga-tik]]). Postposizio itsatsi hauek ohiko euskal gramatiketan ‘deklinabide’-paradigmetan jasotzen dira. Gu hemen bestelako azalpena eskaintzen saiatuko gara, egiaz deklinabidea duten hizkuntzen oso bestelako jokamoldea baitu euskarak (§ 1.3).

19.2b Morfema itsatsi hauen artean, batzuk postposizio soilak dira: -n inesiboa, edo -z instrumentala, adibidez. Beste batzuek, berriz, konplexuagoak dirudite: -tik, esaterako, historikoki -ti-k gisa eratua dagoela pentsa liteke, edo -gatik kausazkoak beste osagai bat gehiago ere baduela dirudi, tartekatua: -ga-. -(r)ekin edo -(r)e(n)gan ere konplexuagoak dira: -re-ki-n, -(ren)-ga-n; biek ere -n inesiboa dute buru, baina horrek aurretik -re-ki- edo -(r)en-ga- osagaiak ere baditu gehituak, eta denak osorik morfema konplexutzat hartzea zilegi da: -kin nahiz -gan. Dena batera hartuz gero, postposizio konplexu itsatsiak direla esan genezake.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper