Euskararen Gramatika

19.3. Postposizio askeak


19.3. Postposizio askeak

19.3a Igandeaz gero, gure ondoren, denon kontra, telebistaren bitartez, zure erruz… Postposizio sintagma horiek ere eskuin muturrean postposizio bat daramate, baina oraingoan postposizio hori askea dela esango dugu; esaterako, bidez, bitartez, erruz, gainera, gero, kontra, ondoan, ondoren… postposizio askeak deitzen ahal ditugu, ezkerreko osagaiarekin ez baitute ‘bat egiten’ hitz bakarra osatzeko. Hitz solte gisa lan egiten dute eta hiztegietan ere hala agertu ohi dira: Igandeaz gero, ez dut ikusi ([PS [PS igande -a-z] [P gero]]); Gidariaren ondoan eseri naiz ([PS [ds gidariaren] [P ondoan]]). PSaren burua postposizioa da orain ere.

19.3b Holako asko, hala ere, adberbiotzat hartu ohi dira, ezeri postposatuak ez direlarik: alde, aurrean, gainera, gero, gora… (alde mintzatu zen; aurrean daukazu; gero etorriko naiz; gora gu eta gutarrak!…). Hain zuzen, badira hizkuntzalariak ohiko adberbioak eta hemen hizpide ditugun postposizioak kategoria bereko direla aldarrikatzen dutenak: ohiko adberbioak (beti, gora, hemen, inoiz…) osagarririk gabeak izango lirateke, eta osagarria eskatzen dutenak, berriz, egiazki postposizio izango lirateke: arabera, baitan, bitartez… Beste batzuek, berriz, bietara jokatzen dutela esan liteke: (Proposamenaren) alde bozkatu dugu; (Bizikletaren) gainera igo zen…

19.3c Postposizio hauek guztiek, itsatsiek nahiz askeek, era bertsuan lan egiten dute: sintagmaren buru dira eta ezkerretara osagarri bat dutela lan egin dezakete. PS = IS+P gisa irudikatuko genuke, xehetasunetan sartu gabe. Kontuan hartzekoa da, dena dela, morfema itsatsien eta askeen partiketa honetan, itsatsi gisa lan egiten duten zenbait postposizio, jatorrian elementu askeak zirela: gramatika paradigmetan jasotzen diren (-en)-ga-n, (-en)-ga-n-dik, (-en)-ga-tik, -(r)e-ki-n eta abar, adibidez, halakotzat har litezke. Hauetako asko, bestalde, -en genitiboaren laguntzaz eraikiak daude. Pentsatzekoa da genitiboaren ostekoa (-ga-n, -ki-n…) jatorriz izen kategoriakoa edo dela, berez. Hau guztiz argia gertatzen da postposizio aske deitu ditugun askotan ere: zure mahaiaren azpi-an; iturriaren ondo-an; haitzaren gain-ean; gutun honen bide-z; zure bitarte-z; zure baita-n

Lehen -gan postposizio itsatsia dela esan dugu. Baitan postposizioak, aldiz, baliokidea izan arren, postposizio aske gisa lan egiten du (neuregan / neure baitan).

19.3d Hortaz, postposizio itsatsi batzuk soilak dira (-n, -ra, -z…), eta beste batzuk konplexuak (-ga-tik, -gan-a…). Postposizio askeak (baitan, gainean, bitartez…) konplexuak dira lehenagoko beste PS batetik sortuak: baita-n, gain-e-an, bitarte-z… Batzuek, gainera, historikoki PS aske gisa sortuak izan arren, gaur postposizio itsatsi gisa lan egiten dute: -(en)-gan, -(en)-gatik, (-e)-kin, (-en)-tzat

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper