Euskararen Gramatika

18.2.5. Absolutiboa eta genitiboa


18.2.5. Absolutiboa eta genitiboa

18.2.5a Perpaus trantsitiboetako objektuak, batzuetan, absolutiboa hartu beharrean genitiboa hartzen du. Hori Baztanen eta Iparraldeko euskalkietan gertatzen da aditz izenarekin: Eta nihor ez da haren ikustera etorriko (Duvoisin); Zeina etorri baitzen haren entzutera (Duvoisin); Zatoz ene laguntzera (Gazteluzar); Zerbaitek burura ematen dit egun edo bihar etorriko zarela gure ikustera (Hiriart-Urruti); Noizbehinka gelditzen zen, gure beharren egitera, edo ur xorta baten edatera (Larzabal); […] bihotzaren eta gogoaren garbitzera (Pouvreau); Berehala horren garbitzerat nihoak (Larzabal).

Erabilera hori oso sistematikoa da, eta holako ehunka adibide aurki daitezke. Zernahi gisaz, ez da hori erabilera bakarra, holako inguruneetan genitiboaren tokian beste mintzoetan ageri den absolutiboa ez baita guztiz arrotza tradizioan, Iparraldeko idazleetan ere. Idazle berak erabil ditzake biak, absolutiboa nahiz genitiboa, maiztasun handiagoa genitiboak badu ere: Hala duk! Behiak ikustera! (Larzabal); Ohoinak izan direla jin fite jendarmeak ikustera (Hiriart-Urruti); Boketa-latsera edo baxera garbitzera zoakeela erranen zuen gure Amatxo zenak (Barbier) / Gizonak joan zitezkeen gizonen hiltzera, ehiztariak ihiziaren garbitzera bezala? (Barbier); Zoazte odolez lurra garbitzera (Harispe) / Honat heldu dira, gure garbitzera (Harispe).

18.2.5b Holako egituretan ezinbestekoa da aditz izena izatea, eta ezin da gauza bera egin partizipioarekin edo aditzoinarekin: Ama ikustera joan dira / Amaren ikustera joan dira, baina Ama ikusi dute / *Amaren ikusi dute. Aditz izenarekin, azken batean, hitz elkartuak sortzen ditugu: bizarra mozteko makinabizarraren mozteko makina / bizar-mozteko makina. Baina bizarra moztu*bizarraren moztu*bizar-moztu. Beraz, partizipioarekin ezin dira holako egiturak sortu. Aditz izena behar du izan.

18.2.5c Aditz intrantsitiboko subjektua ere joaten ahal da genitiboan, nahiz ez den, beharbada, hain arrunta: Eta horra zer ondore izan zuten erregeren etortzeak eta joateak (Duvoisin); Hamabi egun eta berrogeita hamar Jesusen etortzeak zituzkeen behar (Hiribarren); Baina zure etortzeak erremediatu zituen kalte haiek guziak (Materre); […] eta Inaziok erran diezaion haren jiteak zenbatetaraino bozkariatzen gaituen (Laphitz).

Hala ere, adibide horietan guztietan aditz izena berez izena dela pentsa daiteke, hain segur ere. Eta edozein izenek bezala, aurretik izenlaguna har dezake izen horrek. Zinez aditza dela onartzeko, eta ez izena, aditzaren testuingurua bilatu behar genuke. Adibide hauetan ikusten ahal da hori: Jakesen berriz etortzeak ditu denak nahasi (Dirassar); Kukuen kantatzean, euri eta eguzki (erranairua). Hor “Jakes berriz etorri…” (adberbioa beti aditzarekin doa, ez izenarekin), eta “kukuek kantatu…” (kukuek kantatzen dute) uler daiteke, irakurketa batean bederen164. Kontura gaitezen horietan bietan genitibo arruntak baditugu, kontrol egitura bat edo holako zerbait behar dugula egitura horien sintaxia azaldu nahi badugu: [Jakesen [PRO berriz etor]tzea], eta [Kukuen [PRO kantatu]tzea].

164 Gai hau Padillak (2013) aztertu du.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper