Euskararen Gramatika

16.2.4. Bat eta batzuk: kasu markak


16.2.4. Bat eta batzuk: kasu markak

16.2.4a Hauek dira bat-en kasu markak:

Mugagabea: bat, batek, bati, baten, batentzat, batekin, batez, batean/baten, bateko, batera, batetik. Mugatua: bata, batak, batari, bataren, batarentzat, batarekin, bataz, batean, bateko, batera, batetik.

16.2.4b Bat zenbatzaileak -tzu pluralgilea har dezake, batzuk kolektiboa sortuz: Oilo batzuk ikusi ditugu etxe inguruan. Kontura gaitezen, zernahi gisaz, batzuk ez dela zenbatzaile zehaztua, baizik zehaztugabea: ez dakigu zehatz-mehatz zenbateko kopuruari egiten dion erreferentzia batzuk honek. Euskalki guztietan, salbu erronkarieraz, erabili izan da. Idazleen artean historikoki bi sistema agertu badira ere (batzu/batzuk eta batzuk/batzuek, absolutiboa eta ergatiboa bereizteko), egun batzuk/batzuek (abs./erg.) nagusitu da, forma aldetik gainerako sintagmekin parekatuz horrela. Inesiboan batzuetan izan da erabiliena XVIII. mendeaz geroztik, eta genitiboan, kasu bakanen bat kendurik (Leizarraga, esaterako, eta ez da sistematikoa) beti batzuen ageri da, ez batzuren.

16.2.4c Lehenago (§ 16.2.2g) ikusi dugu genitiboaren ondotik bat erantsirik ‘(multzoko) norbait, zenbait’ (gutxi, hala ere) adierazi nahi duela: Adiskideren bat ere etorri zen afaltzera. Bakarra izan daiteke, edo bizpahiru. Batzuk ere erabil dezakegu ingurune horrekin eta orduan ‘zenbait’ adierazi nahi du (Hegoaldean erabilia): Gero deitu zituen besteren batzuk (Ubillos); Gauza handiren batzuk Jesusen kontra esan zituztelako antzean (Lardizabal); Zaparrada gogorren batzuk hartu omen dituzte (Agirre).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper