Euskararen Gramatika

14.10.5.4. On, hobe…


14.10.5.4. On, hobe…

14.10.5.4a Hobeto (hobeki) eta hobe. Honetaz ere ohartxo bat egin behar da, gauzak batzuetan aski nahasiak gertatzen baitira. Hobe adjektiboa da, on-i dagokion konparatibozko forma, hain zuzen. Baina ongi/ondo adberbioei dagozkien konparatibozko formak hobeki eta hobeto dira. Hortaz, hobeago eta hobetoago esatea alferrikako zerbait esatea da, hobe eta hobeto aski baitira. Hobekiago-ren kasuan ere berdin gertatzen da, hobeki aski bailitzateke. Holaxe esaten du EGLU-I liburukiak (190).

14.10.5.4b Kontua da, ordea, idazleek ez dutela gauza bera pentsatzen. Gure literatura tradizioan asko erabili izan da hobeago, egile anitzen lumetan: Ez dut erremedio hobeagorik (Pouvreau); Seguruago da anitzez, eta hobeago (Xurio); Meta handiago eta hobeago (Duvoisin); Ezin ediren dezaket erremedio hobeagorik (Axular); Harentzat baita hobeagoa (Etxeberri Ziburukoa); Hobeago ere bainuke (Haraneder); Promes hobeagoen gainean (Leizarraga); Ura baino hobeagorik deus (Larzabal); Zer hobeagorik (Aranbillaga); Berri hobeagorik (Barbier); Bera baino hobeago den bat (Uriarte); Non eta hobeagorik ez den (Kardaberaz) eta abar. Esan daiteke ia idazle gehienek, guztiek ez bada, behin eta berriz erabili dutela. Hobe ere, jakina.

Egungo literaturan ere nahiko arrunta da hobeago aldaera. Bestetik, hobetoago Uriartek, Soroak, Urangak, Lardizabalek, Altzagak… erabiltzen dute eta badira egungo testuen adibide batzuk, ez anitz. Hobekiago honako idazle hauek daude erabiltzaileen artean: Etxeberri Sarakoa, M. Elizanburu, Axular, Mirande, Larzabal, Xurio, Pouvreau, J. Etxepare, Baratziart, Etxeberri Ziburukoa, Haraneder, Materre, Aranbillaga, Arbelbide, Duvoisin, Hiriart-Urruti eta abar. Egungo literaturan arras hedatua da aldaera hau. Hortaz, laburtuz, hau esan daiteke: nahiz eta aldaera erredundanteak izan, asko erabili dira, batez ere hobeago eta hobekiago (Iparraldean), literatura tradizioan. Eta gaurko idazleen artean ere bi aldaerek badute tokia. Hizkuntzetan gauza erredundante asko ageri dira, eta euskara bera ere zenbait kontutan aski erredundantea da.

14.10.5.4c Aipa dezagun hemen, zernahi gisaz, erabilera oker bat: nola esan? galderak adberbioa eskatzen du ezinbestean erantzunean, eta ez adjektiboa. Hortaz, horrek hobeki esan / hobeto esan edo hobeki erran eskatzen du, eta inondik ere ez *hobe esan. Egia esateko, tradizioan badira esapide honen adibide batzuk, nahiz ez gehiegi ere, denak adberbioarekin osatuak: hobeki erran, hobeto esateko, hobeki esan eta abar. Ordea, gaurko literaturan holako ehunka adibide badira, baina esan beharra da *hobe esan ere guztiz hedatua dela, nahiz ez-gramatikala izan. Idazle askok erabiltzen dute, corpusek erakusten duten gisan.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper