Kokapena:
Hirugarren multzo batean sartzen dira adjektibo adberbialak: negu hurbila, mendi urruna, leiho berria, hiztun argia, kantu arina, egun iluna, zeru goibela eta abar. Batzuetan, hala ere, sailkapen honetan ageri diren multzoen arteko mugak ongi bereiztea ez da batere kontu erraza, eta horregatik, autore batzuek nahiago dute oroz gain bi multzo bakarrik bereizi: adjektibo kalifikatzaileak eta erreferentzia adjektiboak.