Euskararen Gramatika

13.10.7.8. Nor bere, zein bere


13.10.7.8. Nor bere, zein bere

13.10.7.8a Norbera/norberaren eta norbere ez dira nahasi behar beste esapide batekin: nor bere. Norbera izenordaina nor+bera gisara osatua dagoen bezala, nor bere esapidea ere bi atalez osatua dago: nor batetik eta bere bihurkaria bestetik. Bihurkariek aurrekari bat eskatzen dute, esan dugun gisan: Andoni bere arazoez ez da arduratzen. Perpaus horretan bere-ren erreferentzia zein den jakiteko, Andoni-ri begiratu behar diogu. Hots, kasu horretan, bere esaten duenak Andoniren esango balu bezala da. Nor bere esapidearen kasuan bere-ren aurrekaria nor dugu. Jakina, kasu horretan nor ez da jadanik galdetzailea, norbait edo agian hobeki, bakoitza-ren zentzukide den izenordain mugagabea baizik. Adibidez, honako bi perpaus hauek zeharo paraleloak ditugu. Diferentzia bakarra bere-ren aurrekoa batean nor den bezala bestean Andoni izatean datza, eta bata bestearekin aldera daiteke: Nor bere etxera joan dadila orain!; Andoni bere etxera joan dadila orain!

13.10.7.8b Hala ere, nor bere, berezirik idatzi arren, osagai bakar modura agertzen zaigu, hautsi ezina baita, Andoni eta bere ez bezala. Adibidez: Andoni bere etxera joan zen (= bere etxera joan zen Andoni); nor bere etxera joan zen, baina ez *bere etxera joan zer nor. Era berean ulertu behar dira honako adibide hauek ere: Nori berea da zuzenbidea (hots: nori berea ematea); Nork bere opilari ikatza; Nork bere herriko edo erresumako arauaz diferentki eskribatzen baitituzte (Axular).

Nor aditz-jokoan eragina duten izen sintagmei dagozkien kasuetan bakarrik joan daiteke: ergatiboan, absolutuan edo datiboan. Horregatik, honako honen antzekoak ezinak dira: *norekin bere lagunak joango dira. Honetan bere bihurkariari zor zaion jokabidea errespetatzen dela esan daiteke nor bere itzuli honetan.

Nor-en ordez, esapide hauetan, bakoitza ezar daiteke esanahia aldatu gabe: Bakoitza bere etxera joan dadila!; Bakoitzari berea eman behar zaio. Hala ere, esamolde jator hauen ordez zenbait euskaldunek bide bihurriago eta traketsagoak nahiago izan dituzte. Honako hau, adibidez, ez da oso itxurazkoa: Bakoitzak nor bere opinioa du; Norberak bere etxean nahi duena egin dezake. Egiatan, ez diogu inori azken bide hau gomendatzen.

13.10.7.8c Nor eta zein-en artean gertatzen den gisa berean (§ 13.10.13, § 13.10.14), nor bere-ren ondoan dugu zein bere ere: Berdin bilatzen gaituzte gorrotoak eta maitasunak; zein bere moduan, biek gaituzte zapaltzen (K. Izagirre); Leiho horretatik ikusten den oro hil egiten dun zein bere orduan, haritz sendoenak ere ihartu egiten ditun zein bere aldian (Lertxundi); Desagertuak ziren adiskide guztiak, zein bere atseginaren bila (Navarro).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper