Euskararen Gramatika

13.10.7.5. Nor (ere), zer (ere)


13.10.7.5. Nor (ere), zer (ere)

13.10.7.5a Nor (ere), zer (ere) erabiltzen dira ekialdeko euskalkietan: Nork ere utziko baitu enegatik […] aitarik edo amarik errezibituko du […] ehun gehiago (itzultzen du Axularrek). Horrek enegatik aita edo ama uzten duenak adierazi nahi du. Gauza bera zer ere-rekin: Zer ere esan zuen, nik ez nion sinetsi.

Aurrekaririk gabeko erlatibozko perpausetan aurkitzen dugu nor ere: Nork ere salbatuko baitu, hari ez zaio barkatua izanen (Lafitte); Nork ere bere burua puntu honetarik idoki nahi bailuke, hark kristinoen konpainia renuntziatzen luke (Leizarraga); Nori ere gogoratu baitzaio euskararen alderako atxikimendu seinale hori […] eskerrak hari! (J. Etxepare); Mundakara norekin ere etorri zen, Lucia Reginak kontaturiko hori… (Jimenez).

Batzuetan aurrekariarekin ere: Beste ardiak, erlijiosoari eman zizkion, nork ere, ziren guztiak apurtu eta putzura bota zituen (G. Arrue).

Beste zenbaitetan bait-ekin: Nor ere baita, ez da sartuko (Duvoisin). Horrek ‘berdin da nor den, ez da sartuko’ esan nahi du. Tankera berekoak: Milesker, arima onak, nor ere baitzarete (Barbier); Zuek altaratzen zaituztenak ekarriko du horren pena, nor ere baita hura (Haraneder); Kuku zaharra hola galdu nuen, nor ere baitzen! (Dirassar).

13.10.7.5b Zer ere. Tradizioan Iparraldeko testuetan ageri da hau ere. Arruntean bait- aurrizkia eskatzen du laguntzaileak, baina batzuetan, gutxitan, -n hartzen du.

Izen batekin, hura, oro, hala… eskatzen duela korrelazioan: Ezen zer ere ereinen baitu gizonak, hura bilduren ere du (Leizarraga); Eta zer ere manatu baituzu, hura egin da (Pouvreau); Ezen zer ere ereiten baitu gizonak bizian, hura bera bilduko du herioan (Gazteluzar). Gaurko idazleek ere erabiltzen dute: Gizonak zer ere ereiten baitu, hura biltzen ere du (Olano); Zer ere esango zuen, hura ondo mamurtu behar zuela begitandu zitzaidan (Jimenez); Baina nola deus nere ez denak zer ere nahi lukeen, hala betetzen nuen neure ezdeustasuna […] amets handi haiekin (Irigoien).

Eta juntagailua eta erakuslearekin: Zer ere erranen baitu gizonak, eta hura bilduko du (Jauretxe); Bi begiez behatu diozue orok itsasoari, baina ez da zuetarik bat, ohartu denik zer ere baitzuen espantagarrienik eta hari (J. Etxepare).

Agerian ez den erakusle, adberbio… anaforikoekin: Eta zer ere galdeginen baituzue orazionean sinesten duzuela, errezibituren duzue (Leizarraga); Zer ere erran baitiezazu, egizue (Leizarraga. Duvoisinek parekoan: … hura egizue); Zer ere emanen baitu, luzatzen badu, ez du irekitzen (Tartas).

Bestelako perpausekin: Badakigu ezen hark entzuten gaituela, zer ere eska bagaitez (Leizarraga); Zeren ere bila baitzabiltza […] sekulan ez duzu Jainkoaren borondatea hain seguratuki aurkituko nola […] (Pouvreau); Gogoan zer bazuen ere, han erran dituenak ez dira gaizki (Hiriart-Urruti).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper