Euskararen Gramatika

13.10.6. Galdetzaileen gainean beste ohar batzuk


13.10.6. Galdetzaileen gainean beste ohar batzuk

13.10.6a Galdetzaileak singularrez nahiz pluralez eman ditzakegu: Zein da hori?; Zein dira horiek?; Zer da hori?; Zer dira horiek? Badakigu, bestetik, -tzuk atzizki kolektiboa batez ere bat zenbatzaileari erantsirik ageri zaigula: batzuk. Baina zenbait euskalkitan bere alorra hedatu egin du eta, horrela, nor/nortzuk, zer/zertzuk, zein/zeintzuk, zerbait/zerbaitzuk, zenbat/zenbatzuk aurkakotasuna ezagutzen dute eta bata singularraz galdetzeko erabiliko dute eta bestea plurala den zerbaitez: Zertzuk esan zizkioten gizajoari!; Nortzuek egingo dute lan hori?; Errespetatu beharreko mugak zeintzuk eta zertzuk ziren? (Urkiza); Imajinatu, gau argi eta epela suertatuz gero zertzuk egin (Arretxe). Batzuetan, hala ere, -tzuk plural markatzailea, zein eta zer determinatzaileak direnean, ondoko izenak hartzen du: Ze bidetzuk hartu zeure asmo galdurako? (Mogel); Zer gauzatzu ikusi dituk hirian? (Otxolua).

Jakina, bereizkuntza hori egiten ez dutenentzat, zer, nor, zein eta abar ez dira ez singular ez plural: […] eta zeinek odolaren osagairik meheenarekin bat egiten duten (Irigoien); Tabernan oihuka esaten zuen bazekiela zeinek jo zuten (Igerabide); […] zeinek bere izena zuten: Hipokrates, Teodoro Zirenekoa […] (Jon Muñoz). Hala ere, hiztunak pluraltzat har ditzake izenordain hauek, horrek aditz komunztaduraren aldetik dakartzan ondorioekin. Hortaz, zein aukeratu dituzu?, eta, batez ere, zer determinatzailea denean: zer liburu irakurri dituzu? Nahiz zer liburutzu irakurri dituzu? Idazleen artean: Zer argumentu erabiliko ditu aitak […]? (Lertxundi); Zer onura ekarri ditu? (Elberdin). Batzuetan plural marka sintagma osoak hartzen du: Zer emaitzak eman ditu politika honek? (Salaburu); Zer ixtorioak ez ditu asmatzen haur baten irudimenak gutiagorekin? (Oronoz).

Ikus Euskaltzaindiaren 11. araua: “Nor/nortzuk, zer/zertzuk, zein/zeintzuk”, Bilbon, 1994ko azaroaren 25ean onartua.

13.10.6b Batzuetan, guti gorabeherakotasuna adierazteko -tsu eransten zaio galdetzaileari (zertsu da? adberbioetan eta, nontsu esaten dugun modu berean): Postura egingo nuke zakurrak zertsu ari nintzaion ulertu duela (Txillardegi); Legezko zikaneria guztiak oro bazterrerat utzirik, hoina zertsu erran duen (Hiriart-Urruti).

13.10.6c Aipatu berri ditugun bi galdetzaile horiez gainera, jakina, badira beste galdetzaile batzuk ere, baina horiek berez ez dira izenordainak, determinatzaileak baizik. Zein-en kasua aipatua dugu. Zenbat ere horietakoa izango litzateke eta baita zer bera ere. Baina hauen izenordaintasuna nolabait erakarria edo dugu: izen sintagmaren buru den izena ezabatua delako. Alegia, honako perpaus hauek: Zein aukeratu duzu, gorria ala berdea?; Zenbatek galdetu dizute? Beste hauen laburpen direla pentsa genezake: Zein soineko aukeratu duzu, gorria ala berdea?; Zenbat pertsonak galdetu dizute?

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper