Izenordain zehaztugabe deitzen ditugu pertsonei erreferentzia zuzenik egiten ez dieten izenordainak. Hirugarren gradukoak dira, hortaz. Sail horretan sartzen dira galdetzaileak (nor, zein eta zer), galdetzaileetatik eratorritako izenordain mugagabeak (norbait, zerbait, nor edo nor, zer, edonor, nornahi, zeinahi, ezer, inor/nehor…), eta beste eta batbedera.