Euskararen Gramatika

13.8.3. X-en burua eta aditz intrantsitiboa


13.8.3. X-en burua eta aditz intrantsitiboa

13.8.3a Dena den, bada hemen istilu bat, egiatan azterketa sakonagoa merezi lukeena. Alegia, gero eta zabaltzenago ari dira ikusten naiz eta antzeko formak neure burua ikusten dut-en ordez. Askotan, jakina, bi egiturak dira zilegi eta biek esanahi desberdina dute. Adibidez, Jonek bere burua hil du ≠ Jon hil da ez dira inolaz ere baliokide. Baina bere burua gorrotatzen du bezalako esapide jatorraren ordez, gorrotatzen da eta antzekoak ugaltzen ari dira.

13.8.3b Beste batzuetan, ordea, ezinbestekoa da hola egitea: Jantzi naiz esan behar da, eta ez Neure burua jantzi dut. Non ez den figuratiboa, jakina: Asko ikasi dut azken urteotan eta neure burua biziki ongi jantzi dut. Holakoak aurkitzen dira noizbehinka: Basarrik bere burua jantzi izan ez balu ez baitzuen bertsolaritza janztea lortuko (Lertxundi); […] geure burua jantzi ahala deboziogai horien ezerezaz jabetzen garenean (Elexpuru). Baina Goizetan, ohetik jaikitzen garelarik janzten gara esaten dugu, eta ez dugu esaten gure burua janzten dugula. Zernahi gisaz, batzuetan anbiguo samarrak dira itzuli hauek: Jonek bere burua garbitu du esaten badugu Jon hil dela uler dezakegu, edo burua xaboiarekin garbitu duela, baina nekez esan dezakegu hori Jon dutxatik ateratzen ikusten badugu: Jon garbitu da esango genuke halakoetan.

13.8.3c Dena den, azterketak esan beharko digu zein aditzekin diren zilegi erabilera horiek guztiak, noiz … n burua… du eta noiz …da, eta noiz jantzi naiz / jantzi dut, hil da / hil du eta antzeko bikoteak. Euskal gramatikan ikerketa gehiago egin behar dira mugak non dauden, zer aditzek zer egitura irekitzen duen, nolako esanahia duen, nolako debekuak dauden eta abar zuzen zehaztu arte.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper