Euskararen Gramatika

13.6. Han, bertan, berean


13.6. Han, bertan, berean

13.6a Erakuslea inesiboan erabiltzen dugularik determinatzailea izan daiteke, izenordain gisa erabili erakuslea, edo adberbio hutsa: “mendi hartan” → “hartan, han”: Mendi hartan bada borda bat; Zeintan? Hartan; Non? Han. Adibide horietan ikusten ditugu hiru kasuak: Mendi hartan (sintagma determinatua); Hartan (izenordain gisa erabilitako erakuslea); Han (adberbioa).

Forma indartua erabiliz gero, hau gertatzen da: mendi berean. Ez dirudi *mendi bertan erabiltzen denik, ordea. Eta alderantziz gauza bera: bertan bizi da bai, baina ez *berean bizi da. Hortaz, bertan beti adberbio gisa erabiltzen dela esan daiteke. Ez da arazorik aposizioan erabiltzeko, ordea: mendian bertan / mendian berean. Hegoaldeko euskalki batzuetan baten ere erabiltzen da berean horren ordez, baina badirudi erabilera murritzago eta mugatuagoa duela: etxe baten bizi dira (‘etxe berean bizi dira’).

13.6b Gaur egun bertan formak tokia hartzen dio han aldaera soilari, eta askoz ere gehiago erabiltzen da. Berdin bertatik, bertara aldaerak maizago ikusiko ditugu handik eta hara baino.

13.6c Esan dezagun, oro har, berean (eta kideak) Iparraldean dituztela lekukoak tradizioan, eta bertan (eta kideak) Hegoaldekoak direla. Hala ere, Leizarragak hainbeste adibide ditu bertanekin (bertan bakarrik, ez bertatik, bertara…): Eta bertan eror zedin haren oinetara eta renda zezan espiritua (Leizarraga); Eta bertan oraino hura mintzo zela, lo zezan oilarrak (Leizarraga). Baten batean bertatik eskatuko lukeenaren ordez, bertan darabil: Zergatik haren sortzetik bertan, heriora etortzen haiz haren bizitzaren historia guzia utzirik? (Leizarraga). Lapurdiko beste autore batzuek ere maiz erabiltzen dute aldaera hau, oso arrunta da: Baina Zokoako elizara biltzen direnak ez dira baitezpada Zokoa bertakoak: asko etortzen dira bazter herrietatik (Larzabal); Hemen bertan egon, baina serora bezalatsu biziz, ama obedituz, isiltasun eta otoitzari jarraikiz, lanari ere bai (Larzabal); Laugarrenaren hartzera nihor atrebitzen bada, zuetarik, jakina da bertan ithoko dudala (Goihetxe); […] Sudurrak minar ez zezan, baina bertan senti nezan bihotza suharturik (Oihenart); Zeren ezin bat da niri atxeki diezadazun eta bertan iragaiten diuren plazerei zarfraizten (Pouvreau); Onak berriz hodeietan gora alegerarik aingeruen konpainian joanen dira bertarik (Etxeberri Ziburukoa); Bertan eskaintzen zitzaizkion laguntzat, eta abiatzen lanerat (J. Etxepare); Indar guziak bertan ezarriz nork erranen du gure ahala? (J. B. Elizanburu); Eta ez nuen bertan tenplurik ikusi (Duvoisin).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper