Euskararen Gramatika

13.5. Forma indartuen genitiboaren forma


13.5. Forma indartuen genitiboaren forma

13.5a EGLUk dio arazo berezia gertatzen dela genitiboan forma indartu hauekin. Neronen daukagula alde batetik eta neure bestetik. Eta ba ote den bien artean diferentziarik galdetzen du. Eta erantzun ere: “Badirudi euskaldunek ez dituztela bereizten —agian jatorriz desberdinak baziren ere— eta batzuk forma bata erabiltzen dutela eta besteek bestea, baina zeharo baliokideak dirudite” (EGLU-I: 47).

Eta hori hala da: neronen da neroni-ren genitiboa, eta neure, berriz, neu-ren genitiboa. Tradizioari dagokionez, neure eta neronen bai ekialdean eta bai mendebaldean ageri dira. Uriartek, esaterako, biak erabiltzen ditu (neure, aise gehiago), eta ez da batere erraza bereiztea zergatik aukeratzen duen bata edo bestea, non eta ez den estilo kontua, besterik gabe. Baina neu eta neroni absolutibo kasuen bereizketa markatuagoa da, neu ez baita ageri ekialdean (Mirande da salbuespena, baditu zeu batzuk).

13.5b Bera izenordain gisakoarekin baditugu arazo batzuk. Hasteko, lehen esan dugunez, bera hori ez da beti izenordaina. Batzuetan determinatzailea da (edo adjektibo gisa erabilia, nahiago bada): Mahai beraren lau izkinetan. Aposizioan ere ager daiteke: Gazteluaren beraren azpian dago. Beste batzuetan izenordain gisa erabiltzen dugu (bera etorri da). Bada, determinatzailearen genitiboa beraren da, eta izenordain gisakoarena, berriz, beraren batzuetan, eta bere beste batzuetan, nolakoa den testuingurua. Inguruaren arabera, bereizketa hau gertatzen da: Miren, beraren etxera joan da (Mirenena ez den etxera joan da), Miren bere etxera joan da (Mirenena den etxera joan da).

Ohart gaitezen, bera-k banaketa markatua duela perpausean. Ez da kontua hura eta bera-ren artean aukeran dugula arrunta nahiz indartua erabiltzea, noiz zer nahi dugun. Hasteko, bera-k, hura-k ez bezala, gehien-gehienetan pertsona bati egiten dio erreferentzia: hura etorriko da, hura ikusi dugu… bezalako perpausetan hura hori pertsona, animalia edo gauza izan daiteke. Baina bera etorriko da, bera ikusiko dugu… gisakoetan, bera hori pertsonari dagokio. Aldi berean, oraintxe bertan edo oraintxe berean bezalakoak erabiltzen ditugu, baina ez dugu esango *oraintxe han edo holako zerbait. Hau ere nahiko arrunta da beste hizkuntza batzuetan. Testuinguru batzuetan, hala ere, bera horrek pertsona ez den zerbaiten erreferentzia har dezake: Utzi ordenagailua mahai gainean, bera bakarrik itzaliko da minutu batzuk pasatu ondoren.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper