Euskararen Gramatika

13.4.1. Aldaerak


13.4.1. Aldaerak

13.4.1a Lehenbiziko eta bigarren pertsonei dagozkien izenordain horiek badituzte forma indartuak ere. Izenordain indartu horiek direla eta, bi arazorekin egiten dugu topo: izenordainen forma aldatu egiten da euskalki batetik bestera, eta forma horien erabilerak ere muga sintaktiko batzuk ditu.

13.4.1b Formari dagokionez, aldaera hauek guztiak aurkitzen ditugu tradizioko testuetan:

singularrean: 1) nineu (neur), nihaur (nihau, nihauri, nehaur, niñaur, nihor, ñaur), nerau, neroni (neoni, neror, nerone, nedoni, negoni, nagoni, neuni, neone, neune, neroi); 2) hiheu, hihaur (hiaur, ihaur, ihau, hihau, hiau, yaur), hihaurori, hioroni, heroni, herori (heori, hehori, heror); 3) zuzeu (zeur), zuhaur, zerori; 3) berori berez da forma indartua eta horregatik aldaerak baizik ez ditu (bedori, beroi, bere-beroi);

pluralean: 1) gugeu (geur), guhaur (guhau, gihaur, ginhaur, gaur, gihau, guhar), gerok, geroni (guhoni, gehori); 2) zuekzeuek (zeubek, zebek, zeurek, zaurek), zuhauek (zuihauk, zuihauek), zeurok (zeuok, zebok), zerok (zeok).

Hirugarren pertsonan bera erakuslea erabiltzen da, izenordain gisan. Ikusten denez, aldaera asko dira horiek. Horrek ez du esan nahi, hala ere, desberdintasuna euskalki kontua bakarrik denik. Euskalkien arabera aldaera bat edo bestea ikusiko dugu (bat baino gehiago, batzuetan), baina ikerketak egin behar lirateke noiz eta nola erabiltzen den aldaera bakoitza.

13.4.1c Aldaera horien artean, Euskaltzaindiaren Hiztegiak ontzat ematen ditu neu, nihaur, nerau; heu, hihaur, herori; zeu, zuhaur, zerori; geu, guhaur, gerok; zeuek, zuhauek eta zerok (horregatik azpimarra testuan). Eta espresuki baztertzen du *geroni. Beste aldaera guztiei buruz ez du ezer ere esaten. Beraz, aske geratzen dira egilearen esku, nahiz batasunak eskatzen duen onartutako aldaeren aldeko erabilera bultzatzea.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper