Euskararen Gramatika

13.3.4. Berori


13.3.4. Berori

13.3.4a Berori ere bigarren pertsona singularreko izenordaina da esanahiaz, forma aldetik hirugarren pertsonarena hartzen badu ere: berori joango da, berorrek erabakiko du (zu joango zara, zuk egingo duzu). Errespetuzko izenordain pertsonala. Gaur egun baztertu eta ahaztuxea dugu. Pluralean beroriek egiten du. Erakusleen sailekoa, hortaz. Jaungoikoak egun onak eman dagiozala esaten dio Peruk Maisu Juani eta aurreraxeago honela segitzen du testuak: Berori bezain jaun apaindu batek oinak ipini ardan-etxe honetan? Goizean berori, eguerdian zu, arrastian hi eta gauean lepora, dio esaera zaharrak.

13.3.4b Formari dagokionez, bi morfemak osatzen dute: hori erakusleak eta ber partikulak. Kategoria garbikoa ez den partikula hori izenen edo aditzen aurrean (edo atzean) erabiltzen da: ber gizona; ber adina; zure ber adinekoa; ber gisan eta abar. Bera hirugarren pertsonako izenordainean ere ageri da (ber + a). Eta aditz batzuen aurrean, ‘bakarrik’ esan nahi duela: Ala juduen ber da Jainkoa? Batzuetan ‘hain zuzen ere’, ‘… neurrian’, ‘ba- … ere’ eta abar esan nahi du: Honetakotz ber suszitatu haut, erakuts dezadantzat hitan neure boterea (Leizarraga); … mugagabea eta betierekoa dela onartzen den ber (Xarriton); Ez dut inporta eskualdun diren ber (Oxandabaratz).

13.3.4c Autore batzuek hori forma hutsa erabili izan dute, berori adierazi nahi duela: OEHk Hori izan da eta Horrek erran du (= zu izan zara; zuk erran duzu) biltzen ditu; Berrogeita sei urte kostatu da tenplo honen egitea, eta horrek (= zuk) goratuko du hiru egunez? (Leizarraga); O jesus, hori nirea, eta ni horrena betikoz (Leizarraga); Honetan oiltan dut errespuesta, horrek (zuk) azken kartan erraiten didanean gaitzena (Mendigatxa). Gaiarrek hainbeste maite zuen tia Juanari egiten dion gutunean ere ageri da: … ta ori, nola dago? Naidia xin ona ichasoaren ecustra? Anizko andi da (… eta hori, nola dago? Nahi dua jin hona itsasoaren ikustera? Anizko handi da).

13.3.4d Eguneroko hizkuntza arrunterako agian balio ez duen forma dugu berori hau, baina hizkuntza maila formalagoetan erabilgarria gerta dakiguke beharbada (eskabide ofizialak, instantziak… egiteko orduan, esate baterako).

13.3.4e Tradizioan badu indarra eta Lazarragagandik (Berorren zerbitzaria naiz eta) hasita baditu lekukoak Hegoaldean, salbu absolutiboan (berorri), hau XX. mendeko kontua baita. Erdarazko Su Eminencia, Su Ilustrísima, Su Excelencia… eta holakoen ordezko erabili izan da. Gaurko literaturan ere badira franko adibide.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper