Euskararen Gramatika

13.2. Izenordain motak


13.2. Izenordain motak

Izenordainen artean, pertsona izenordainak eta izenordain zehaztugabeak bereizten ditugu. Pertsona izenordainak dira oraintxe aipatu ditugunak: ni, hi/zu/berori, gu eta zuek. Horiek guztiak pertsona izenordain arruntak deituko ditugu, berehala ikusiko denez (§ 13.3), forma indartuak ere bai baitituzte aldamenean: nihaur, zuhaur eta abar. Hirugarren pertsonarako erakusle indartua erabiltzen dugu: bera, edo izenordain zehaztugabeak: nor, norbait, edonor, zerbait, norbera, inorBeste ere batzuetan izenordaina izan daiteke, zehaztugabea, betiere. Esan dezagun baditugula, azkenik, bihurkariak eta elkarkariak ere: -en burua eta elkar.

Hirugarren pertsonaren kasuan, zalantzak erakusten dituzte beti gramatikariek, ez baita argi benetan hirugarren pertsonarik baden. EGLU-I liburukian (70) esaten da ez dagoela zinez hirugarren pertsonari dagokion izenordainik, ez baita, berez, pertsonarik hor: ni edo zuek diogunean pertsonez ari gara, ez dugu hor deusik isiltzen, baina hirugarrenean, hura esanez gero, adibidez, gauza bat ere izan daiteke. Gainera, izen batekin ager daiteke, edo izena isildurik, izenordain funtzioarekin: hura etorri da / [andre] hura etorri da. Badirudi bera dugula euskaraz pertsona izenordainetatik hurbilen gertatzen den hirugarren graduko erakuslea, geroago ikusiko denez.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper