Euskararen Gramatika

12.3.7. Izen zenbakaitz neurgarriak eta neurgaitzak


12.3.7. Izen zenbakaitz neurgarriak eta neurgaitzak

12.3.7a Izen zenbakaitzek izaki jarraituak aipatzen dituzte (irina, esnea, maitasuna, edertasuna, adibidez), banaka konta ezin daitezkeenak. Hala ere, izaki hauetako batzuk, nola edo hala, neur litezke (irina eta esnea, adibidez); beste batzuk ez (maitasuna, edertasuna, samina…). Lehenbizikoak izen zenbakaitz neurgarriak dira. Neurtu ezin direnak, edo neurtzea ohiko ez direnak, izen zenbakaitz neurgaitzak deituko ditugu: samin, edertasun

12.3.7b Nabarmen agertzen da hori zenbatzaile zehaztugabeen erabilerari dagokionez. Irin asko daukagu edo hainbeste ardo ez dugu edan nahi esan daitezke, baina izen zenbakaitz neurgaitzak ditugunean, izenondoak edo izenlagunak erabiltzen ditugu gehienetan: hotz/ke handia dago, hainbesteko beldurra edo izugarrizko gogoa erabili ohi dira. Horrelako kasuetan zenbait hiztunek, gaztelaniaren eraginez, *hotz asko, *beldur asko, *gogo asko moduko forma okerrak erabiltzen dituzte. Erabilera oker horiek saihestu behar dira, kasurik nabarmenenetan behintzat, beste zenbait izen zenbakaitz neurgaitzekin erabilera hedatuagoa badago ere (denbora asko beharko du; asko maite zintudan).

12.3.7c Jakina, hemen ere badira salbuespen moduko batzuk, izenak anbiguoak gertatzen baitira batzuetan: harri hitza bide bazterrean aurkitzen dugun zerbaiti izena emateko erabiltzen ahal dugu (buruan harri batekin eman zion Kainek Abeli), edo harrobitik ateratzen den zerari izena emateko ere erabiltzen dugu (kamioi bat harri bota dute mendiko zulo horretan). Lehenbiziko kasuan izen zenbakarria da, eta bigarrenean, berriz, zenbakaitza, masa zerbaiti buruz ari baikara, baina neurgarria da, ikusten denez.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper