Euskararen Gramatika

12.3.3. Izen banakariak eta multzokariak


12.3.3. Izen banakariak eta multzokariak

12.3.3a Izen arruntak ez dira denak berdinak. Gure gramatiketan izen arrunt zenbakarriak (ate, gezur, auto) eta zenbakaitzak (gorroto, maitasun, beldur) eta horien gisakoak bereizi izan dira. Horiek berehala ikusiko ditugu (§ 12.3.6), baina horietaz gain badira beste bereizketa batzuk ere.

Gramatika batzuetan, semantikan oinarrituz eta askotan bereizketa argia ez izanik ere, izen arrunt banakariak eta multzokariak bereizten dira. Banakoak dira, adibidez, alkate, liburu edo leiho izenen gisakoak. Eta multzokariak dira artalde, armada, familia, batzorde, barride edo biztanleria bezalakoak, izaki berdinek osatutako multzoak baitira. Euskaraz, holakoetan, eratorpenera jotzen dugu anitzetan: gazteria, jendetza, arautegi eta abar.

12.3.3b Nolanahi ere, multzokaritzat har daitezkeen izenak aztertzen hasitakoan, laster ohartzen gara irizpide semantikoak lausoak gertatzen direla (egunkari bat, esaterako, artikulu edo bestelako lan idatzien bilduma baizik ez da), eta sintaxiak ere ez du askotan argitzen. Esan daiteke izen multzokariek, pluraleko adiera izanik, singularreko determinatzailea eta komunztadura hartzen dutela (gure familiak bazkaria du) eta askotan predikatu simetrikoak eta kolektiboak… (armada bidegurutzean bildu zen…) eta abar. Horrek ez du esan nahi, jakina, beti singularrean erabili behar direnik: Bi familiak elkartu ziren.

12.3.3c Bestalde, sintaxiari begiratuz, hitz batzuk banakariak izan daitezke batzuetan, eta multzokariak besteetan. Horrelakoa da jende izena, honako adibide hauek erakusten duten gisan: Anitz jende sartu zen han; Jendea ez dator bat horrekin. Banako erabilerak Iparraldean pisu handiagoa izan du, eta pertsona hitzaren baliokidetzat ere erabili izan da; Hegoaldean maizago, berriz, multzokari gisa. Hola, esate baterako, Jende baten ohorearen kontra; Nork daki beste zenbat mila jenderekin; Hiru jenderen izenak ditut galdo; Etxe bakarretik hiru, lau jendetaraino eraman zituena… ageri dira idazle klasikoetan134. Gaur egun multzokari gisa gehiago erabiltzen135 bada ere, ez dira falta banako moduko adibideak, eta ez bakarrik Iparraldeko idazleen artean: Hogeita bost mila jende Iruñako Aberri egunean; Euskadiko jende askok ez du igarri ere egiten daukagun euskal sentimendua; Hogei mila jende pasatu ziren… Esan dezagun, hortaz, jende izena multzokaria izanik ere, zenbaitetan pertsonaren ordaina dela, nahiz ez den aurrekoa bezain hedatua.

134 OEH: Jente baten ohoriaren kontre (Bp I 102); Nork daki beste zenbat mil jenderekin (Mb Iarg I 368); Hirur jenderen izenak dütüt galtho (Egiat 238); Etxe bakarretik hiru, lau jendetaraino ereman zituena (HU Aurp 161).

135 Jende hitzaren erabileraz Montoya (2006: 163-174) ikus daiteke.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper