Euskararen Gramatika

12.3.1. Sarrera


12.3.1. Sarrera

12.3.1a Izenak era askotakoak dira, eta kategoria horren azpian sail bat baino gehiago bereiz daiteke. Hala ere, berehala ikusiko denez, bereizketa hauek egiteko gramatikariek erabiltzen dituzten irizpideak nahiko lausoak dira batzuetan, eta maiz elkarren artean gurutzatzen dira, ezaugarriek ez baitute beti norabide bakarra markatzen. Hizkuntza guztietan gertatzen da hori, eta horregatik beragatik gramatikak ez datoz bat sailkapena hauek egiteko orduan. Batzuetan kasu marken morfologia hartzen da kontuan sailkapena egiteko orduan, (hala, latinak, adibidez, lehen, bigarren edo hirugarren deklinabideko izenak dituela esaten da), edo plurala eta singularra adierazteko sistemak, edo generoa ere. Baina deklinabiderik (ikus § 1.3) ez duten edo izenean generorik markatzen ez duten euskara bezalako hizkuntzatan, bereizketa horiek ez dute zentzu gehiegi. Eta pluralaren erabilera ere gardena da, nahiz, horretaz ari garela, ñabardura batzuk agerian utziko ditugun. Hemen, zernahi gisaz, gure sailkapena egiteko orduan, erdiko bidea hartu dugu, eta kontuan izan ditugu gramatiketan gehien erabiltzen diren irizpideak.

12.3.1b Irizpide morfologikoak, semantikoak eta sintaktikoak erabiliko ditugu izenen arteko bereizketak egiteko, baina irizpide horiek ez dira beti gardenak eta balio zuzenekoak, askotan elkarren artean gurutzatu egiten baitira, berehala ikusiko denez. Hasteko, goian esan bezala (§ 12.1c), izenak arruntak (etxe, arima, min) edo bereziak (Baztan, Lekeitio, Eider) izaten ahal dira (§ 12.3.2). Izen arrunten artean, bestetik, bi multzo bereiz daitezke (§ 12.3.6): zenbakarriak (sagar, liburu, kale) eta zenbakaitzak (ohore, edertasun, ke), eta badira hor ere bietara erabiltzen ahal direnak. Izen arrunt zenbakarrien artean badira bizidunak129 (seme, jende, andre) eta bizigabeak (mendi, herri, mahai) (§ 12.3.8). Betiere, gero ikusiko denez, bizidun/bizigabe bereizketa hau hitz egiteko modua da, sailkapen mota bat egiteko modua, kontua ez baita hain sinplea, hori baino pixka bat nahasiagoa da. Besteak beste, bizidun marka hori pertsonen izen bereziek (Eider, Mari, Patxi) ere badute, eta ez bakarrik, hortaz, izen arrunt batzuek. Esan dezagun, bestetik, izen zenbakaitzen artean badirela neurgarriak (irin) eta neurgaitzak (maitasun) (§ 12.3.7).

12.3.1c Bereizketa gehiago egin behar da, zernahi gisaz: semantikarekin lotura handiagoa duten irizpideei jarraituz, gramatiketan izen banakoen (alkate) eta multzokarien (familia) arteko bereizketa ere egin izan da (§ 12.3.3); baita izen konkretu (leiho) eta abstraktuen (zailtasun) artekoa ere (§ 12.3.4).

12.3.1d Horrez gain, jokabidearen arabera, argumentudun (laburpen), gertaeradun (istripu), kuantifikaziodun (baso) eta sailkapendun (mota) izenak bereizten dira gramatiketan (§ 12.3.5). Eta morfologiaren ikuspegitik, berriz, izen bakunak (liburu), eratorriak (liburugintza) eta elkartuak (eskuliburua) (§ 12.3.9).

Horiek guztiak ikusiko ditugu segidan banaka-banaka.

129 Ohikoa denez, bizidun terminoa erabiltzen dugu hemen, ez zalantzarik gabe (kontuan izan, adibidez, landareak ere bizidunak direla). Izan da animatu proposatu izan duenik ere. Biak baliokideak dira gure erabileran.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper