Euskararen Gramatika

9.10. Galde hitzaren gain osatutako morfema konplexuak


9.10. Galde hitzaren gain osatutako morfema konplexuak

Euskarak baditu morfema konplexuak galde hitz batez eta beste elementu batez osatuak; beste elementu hori edo, nahi edo bait- izan daiteke. Hau da, honako morfema konplexuez ari gara: norbait, nornahi, edonor; zernahi, zerbait, edozer; edozein; nonahi, nonbait, edonon, noranahi, norabait, edonora… Galde hitza nolako, zein kategoriatako, morfema konplexua ere kategoria berekoa izango da; izenordainak dira norbait, nornahi, edonor, zernahi, zerbait, edozer13.10); determinatzaileak dira edozein, zein-nahi17.2); adberbioak dira, ostera, non-nahi, nonbait, edonon, noranahi, norabait, edonora, non-nahitik / nondik-nahi eta abar. (§ 22.3.3.2). Nekez esan daiteke, hala ere, hitz elkarketaren emaitza direnik aipatu berri ditugun egiturok. Egia da morfema konplexuak direla, hau da, osagai bat baino gehiago dutela; eta egia da, halaber, hitz elkarketan gertatzen den bezala, osagai batek ematen diola kategoria egitura osoari. Baina, batetik, galde hitzak ez dira izaten hitz elkarketako osagai; kategoria lexikoak bai (izenak, adjektiboak, aditzoinak…), baina ez galde hitzak edo izenordainak. Bestetik, are zailagoa da beste osagaiaren kategoria zein den zehaztea: edo lokailua dela esango genuke? Bait partikula? Eta nahi? Zein kategoria emango genioke hor ageri den nahi horri? Izena dela esaten badugu, egitura osoak izen kategoria behar luke (ikus “osagarri-buru egiturako izen elkartuak” § 7.2.4). Badirudi beste osagai horrek balio indefinitua, zehaztugabea ematen diola morfema osoari, dela izenordain, determinatzaile edo adberbio; hori dela eginkizun nagusia. Hirugarrenik, zenbatzaileak ematen badio kategoria morfema osoari, bigarren osagai izan behar luke, buru alegia. Beraz, ez gaude hitz elkarketaren eremuan.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper