Euskararen Gramatika

8.2.5. Partizipioa + arin, partizipioa + berri, partizipioa + zahar egiturakoak


8.2.5. Partizipioa + arin, partizipioa + berri, partizipioa + zahar egiturakoak

8.2.5a Adjektibo kategoriakoak dira ondoren aztertuko ditugun egiturak97, baina lehen elementua partizipioa da, ez aditzoina; beste hitz batzuetan esanda, ez da kategoria lexikoa. Horrexegatik hartu dira elkarketaren eta sintaxiaren arteko mugako egituratzat (Odriozola 2004a); Hitz-Elkarketa/3 lanean ere sail berezitzat hartzen dira egin berri(a), irakurri berri(a), hil zahar eta horien antzekoak.

Euskaltzaindiaren Hiztegian begiratuz gero, ohartuko gara berri izen eta adjektibo kategoriakoa izan daitekeela. Horretaz gain, aditzaren era burutuaren ondoren ere erabil daitekeela, ‘duela oso gutxi’ esanahia gehitzen diola. Aditz jokatuaren barruan aurki daiteke azken adiera honetako berrietorri berri da, irakurri berri dut—, edo adjektibo sintagmak osatuaz —liburu irakurri berria, eskuizkribu aurkitu berriak—. Partizipio / adjektibotzat hartzekoak dira, beraz, etorri berri(a), entzun berri(a), irakurri berri(a) eta abar. Honako hauek dira Hitz-Elkarketa/3ko zenbait adibide:

amaitu berri, atera berri, aurkitu berri, bazkaldu berri, bilatu berri, bota berri, bukatu berri, egin berri, ekarri berri, erre berri, esan berri, etorri berri, galdu berri, hasi berri, haur egin berri, hil berri, iragan berri, irakin berri, irten berri, jaio berri, jakin berri, jausi berri, mintzatu berri, ordaindu berri, sartu berri, sortu berri, zozkatu berri, zulatu berri…

Sardina bizi bizia, Ondarrabitik ekarri-berriaaaaa (Azkue); Afrika-Asietako herri askatu berri edo askatasun bidean direnen marmar hotsa (Mitxelena); Emakume aurregin berriak utzi dezakee meza denbora puska batean (Agirre Asteasukoa); Dabillenak alaxe oinez urratuko elur jausi-berria, oraino mei deno (Orixe).

8.2.5b Predikatu funtzioa ere bete dezakete, beste edozein adjektibok bezala (oraintxe dago amaitu berri hogeita hamar pisuko eraikin ederra). Izen balioan erabiltzen ditugu jaioberri edo ezkonberri (aditzoina mugatzaile duena eta, horrenbestez, egiazko adjektibo elkartutzat har daitekeena). Oso antzeko esanahia du hurrenek ere, hilurren (egon). Adjektibo elkartuez gain, postposizio sintagmak ere osa ditzake [partizipioa + berri] segidak: abiatu berri hartan, bekatu egin berrian, errebelatu berrian, hasi berri hartan, jaio berritan… Bereiz idaztekoak dira berri bigarren osagai duten egitura hauek.

Berriren kontrako adiera ematen du egitura hauetan zahar adjektiboak, inola ere hain emankorra ez denak: hil zahar, ibili zahar, jan zahar. Eta badira arin adjektiboa duten bakan batzuk ere: egin-arin, erre-arin, jan-arin, landu-arin. Hitz-Elkarketa/4 lanak erdi-ihartutzat ematen ditu [partizipioa + zahar] eta [partizipioa + arin] egiturak. Haragi erre-arina ari dira jaten (Olarra); Egin arina zagon oraindik (Lertxundi); Baina “hilda dagoela”, gertuko norbait “hilda dagoela”, badirudi ez dagoela sekula hola-ta-hola sinesterik, ez hil-berritan eta ez hil-zaharretan; bizi denaz bai, lasai esaten dugu hori, baina bizia galdu duenaz ez (Segurola).

97 Ikus Hitz-Elkarketa/3 (141-145) eta Hitz-Elkarketa/4 (72-73).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper