Euskararen Gramatika

8.2.4. Aditzoin + adjektibo egiturakoak: asmaezin, ulergaitz, ulerterraz, sinesgogor, sinesbera


8.2.4. Aditzoin + adjektibo egiturakoak: asmaezin, ulergaitz, ulerterraz, sinesgogor, sinesbera

8.2.4a Aditzoinari ezin, gaitz, erraz, bera, gogor adjektiboak elkarturik osatzen diren adjektibo elkartu hauetan bi azpisail bereiz ditzakegu adjektiboaren esanahia kontuan harturik: ezintasuna edo traba adierazten duten ezin eta gaitz95 batetik (emankortasunik gabeko gogor ere hemen sartzekoa litzateke); erraztasuna adierazten duten erraz eta bera bestetik. Adiera dela eta, ‘izaera elkarte’ deitu zaie Hitz-Elkarketa/4 liburuan96. Adjektibo elkartu hauetakoren bat izen bihurtua da, egonezin. ‘Modifikatzaile-buru’ erlazioa dugu horrelako adjektibo elkartuetan:

aldaezin, asmaezin, aseezin, bateraezin, hilezin, integraezin, konformaezin, kontaezin, nekaezin, pasaezin, pentsaezin, sendaezin, ukaezin; aldagaitz, ezagugaitz, gozakaitz, izukaitz, konformagaitz, kontentagaitz, landugaitz, moldakaitz, pairagaitz, sinesgaitz, uxagaitz; entzungor, sinesgogor

adierraz, hautsi-erraz, etenerraz, igaro erraz, irakurterraz, landu erraz, mintzaerraz, moldaerraz, sinesterraz, ulerterraz; isurbera, lizunbera, minbera, samurbera

8.2.4b Inoiz behin lehen osagaia partizipioa ere izan daiteke, saldugaitz, hautsi-erraz, baina salbuespenak dira. Aditzoinak zein motatakoak diren aztertuz gero, ohartuko gara gehienak bi argumentuko aditzak direla, du laguntzailea hartzen dutenak, eta adjektibo elkartuak kalifikatzen duen izena aditzaren barne argumentua dela, ondoko adibideek erakusten duten bezala. Euskara jator eta adierraz bat (A. Arrue); Lanaren kontrola da sindikatuen harmarik gogorrena eta arma hau aldagaitza eta mugatua da (Zehatz); Ari eten erraza badaruake (Mogel); Hauen obrak, edizio kontaezinen bitartez, euskal etxe zahar guztietan aurki daitezke (Sarasola); Arropa berriak jasan-gaitz ditugun bezala (J. Etxepare). Badira, ordea, argumentu bakarreko aditzak ere, da motakoak: aseezin, hilezin, pasaezin, izukaitz, konformagaitzAldagaitz bera ere horrela har daiteke (‘nekez aldatzen da’). Bereziki bera adjektiboaren mugakizuna izaten da argumentu bakarreko aditzoina.

Emankortasunari dagokionez, [aditzoina + ezin] eta [aditzoina + erraz] egiturak dira adjektibo berri gehien sortzen dituztenak. Bereziki emankorra gertatu da lehena lexikoan gaztelaniazko [in- + aditzoina + -ble] egiturako adjektiboen ordain gisa (inolvidable/ahaztezin, incalculable/kalkulaezin eta abar). Gogor eta bera bigarren osagai dituztenak, ostera, ez dute gaur egun bizi-indar handirik. Bi osagaiak elkarturik ematen ditugu idaztean.

95 Batzuetan hasierako herskari ahostuna ahoskabe bihurtzen da, moldakaitz

96 Xehetasun gehiago nahi duenak ikus dezake Hitz-Elkarketa/3 (121-126).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper