Hemendik aurrera aztertuko ditugun adjektibo elkartuetan, mendekotasunezko erlazioa izango da bi osagaien artekoa. Eskuineko osagaia, adjektiboa, izango da burua (hitz elkartu osoari kategoria ematen diona) eta ezkerreko osagaia, berriz, harekin modifikatzaile edo osagarri harremana izango duena. Izen elkartuekin egin bezala, osagaien kategoria eta bien arteko harremana hartuko ditugu kontuan azpisailak egiteko.