Euskararen Gramatika

7.2.8.6. Aposizio egiturako elkartuak eta atribuzio egiturakoak


7.2.8.6. Aposizio egiturako elkartuak eta atribuzio egiturakoak

Aipatu berri ditugun egiturak hartu dira aposizio elkartutzat euskaraz (ikus Hitz-Elkarketa/3), baina beste hizkuntza batzuetan aposizio murriztailetzat hartu dira bebé probeta, buque escuela, cena tertulia, coche bomba, hombre rana, mujer objeto, mujer soldado, visita relámpago edo oferta estrella. Izen sintagmaren barruan gertatzen den predikazio erlazioa baldin bada aposizioa, bi izen aposizioan ematean morfologiaren eta sintaxiaren mugan gabiltza eta aposizio erlazioa lexikoan ere gerta daiteke (Suñer 1999). Lexikoan sortuak, izen elkartuak dira bebé probeta eta abar. Horien baliokide diren probeta-ume, eskola ontzi, afari-tertulia, bonba auto, gizon igel, emakume objektu, emakume soldado, bidaia tximista edo produktu izar76. Hitz-elkarketa/4 liburukiko hitz elkartuen sailkapenari jarraiki, “atributu eta koordinazio egiturako elkartuetan” aztertu ditugu gaztelaniaz aposiziotzat hartu dituzten egiturak (§ 7.1.3), hau da, ‘ontzia, aldi berean eskola dena’, ‘afaria, tertulia izateko propietatea ere baduena’… gisa ulertzen ditugunak. Han ikusi ditugu balio metaforikoa duten gizon igel modukoak. Aposizioan ematen den izenak jatorrizko esanahia galdu eta kuantifikazioaren pareko balioa ere har dezakeela dio Suñer-ek (1999): vida padre, oferta estrella, momento cumbre, noticia bomba, situación límite, momento clave, hora punta, ciudad monstruo. Azken honen baliokide den hiri munstro, atributu elkartutzat hartu dugu euskaraz, A nolako B, konparazio-kutsua duen atributu elkartutzat (§ 7.1.3e).

Beste batzuetan, ordea, aposizioan doan izenak sailkatu egiten du ondoko izena Suñer-ek dioenez: la letra f, el símbolo +, el número 9 edo izen propioa duten egiturak. Horiek dira, hain zuzen, guk aposizio elkartutzat hartu ditugunak. Aposizioan doazen bi izenen artean inklusiozko erlazioa dakartenak eta ‘zera’ bakarra (pertsona, mendi, kale, argitaletxe, zenbaki, letra…) izendatzen dutenak.

76 Azken urteetan sortuak dira horrelako asko, publizitatearen harira, besteak beste. Ikus postaria-n izandako iritzi-trukea proyecto estrella euskaraz nola eman. (https://postaria.com).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper