Euskararen Gramatika

5.2.1. -tsu


5.2.1. -tsu

Lemari dagokionez, aldaerarik zaharrena -zu izan arren (Mitxelena 1977b), zalantzarik gabe izenondo berriak sortzeko aspaldidanik -tsu da baliatzen duguna.

Mota askotako izenei erants diezaiokegu -tsu atzizkia, izen abstraktuei (adore, borondate, kemen…), izen zenbakaitzei (ke, koipe, ur), izen zenbakarriei (harri, mendi, zorri…); baina nekez izango dira oinarri izen multzokariak (?armadatsu, ?familiatsu, § 12.3.3). Adjektibo eratorriei ‘ugari’ esanahia ematen die -tsu atzizkiak; hau da, oinarri den izenak adierazten duena ugari duen izenaz predikatzen diren adjektiboak sortzen ditu. Paraje menditsu ‘mendi ugari dagoen parajea’ da, pertsona adoretsu ‘adore handiko pertsona’, udare urtsu ‘ur ugari duen udarea’, gai garrantzitsu ‘garrantzi handiko gaia’, etab.

abegitsu, adimentsu, adoretsu, ahaltsu, aldapatsu, arantzatsu, Arantzazu, arduratsu, arriskutsu, behartsu, berritsu, bizartsu, borondatetsu, boteretsu, bulartsu, burutsu, egitekotsu, euritsu, eztitsu, garrantzitsu, haizetsu, harritsu, herratsu, iletsu, indartsu, itzaltsu, kementsu, ketsu, koipetsu, koleratsu, menditsu, mukizu, odoltsu, osasuntsu, ospetsu, pozoitsu, sutsu, zaporetsu, zorritsu…

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper