Euskararen Gramatika

5.1.1. Sarrera


5.1.1. Sarrera

5.1.1a Ondoren aztertuko ditugun atzizki guztiek adjektibo kategoriako elementuak, lexemak, sortzen dituzten heinean, adjektibo eratorri hauen ezkerrean doan izenaren kualitate bat adierazten dutela esan dezakegu (§ 14.1), hau da, adjektibo kalifikatzailetzat hartuko ditugu. Beraz, ondoren aztertuko ditugun eratorriak, adjektibo kalifikatzaile bakun (zuri, handi, txiro, zabal…) eta elkartuak (eskuzabal, burusoil, ilegorri…) bezalakoak dira: izaera adieraz dezakete (negarti, egiati, burutsu, maitagarri, adoredun), kopurua edo kantitatea (menditsu, harritsu), joera (galkor, ustelkor), zerbait e(ra)giteko gaitasuna, edo zerbait hartzekoa (beldurgarri, ulergarri) eta abar (§ 14.2). Beste batzuek, ordea, erreferentzia adjektiboak osatuko dituzte; horrelakoak dira -dun eta -(t)ar atzizkien bidez sortzen ditugunak (§ 14.2.6).

5.1.1b Adjektibo eratorrien oinarria aditz kategoriakoa denean, argumentu egitura aztertu beharko dugu, eta ikusi adjektiboaren ezkerreko izenak zein argumentu betetzen duen. Esaterako, film beldurgarri ‘beldurra sorrarazten duen filma’ da; hau da, film izena beldur(tu) aditzaren kanpoko argumentuari, subjektu agenteari dagokio. Liburu irakurgarri sintagman, aldiz, liburu izenak irakurri aditzaren gaia argumentua, objektua, betetzen du.

5.1.1c Atzizki adjektibo-sortzaileak sailkatzean ohartzen gara ez direla bat etorri euskal gramatikariak. Azkuek, esaterako, ‘ugaritasuna, maiztasuna’ adierakoen azpisailean sartu zituen -ti eta -tsu. Lafittek, ostera, ‘joera’ adierakoan artean sailkatu zuen -ti, eta ‘ugaritasuna’ adierakoen artean -dun eta -tsu. Izen eratorriekin egin bezala, atzizkiak oinarriari eransten dion esanahiaren arabera sailkatu ditugu. Zehazki, honako azpisailak bereiziko ditugu: 1. ‘ugaritasuna’ adierakoak; 2. ‘jatorria’ adierakoak (gentilizioak); 3. ‘joera, izaera’ adierakoak; 4. ‘gaitasuna’ adierakoak; 5. ‘jabetza, edukia’ adierakoak.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper