Beti zertan adierazten du; ez da, beraz, izena. Baina nonbait sartzekotan, gertukoena ekintza, gertaera izenen saila da. Testuetan adibide gutxi daude, eta formari dagokionez ere biak ageri dira, -ginan eta -ginean: bertsoginan, txorixoginan, kakaginan, txixaginan… Bost idazleok bertsogiñan maixu handien trebetasuna erakutsi eben (Akesolo); Bai Plaentxian ta bai Eibar-en, bertsogiñan asten diranian, Gipuzkoako euzkerarako joera dabe (San Martin).
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.