Euskararen Gramatika

4.4.2.2. -garri (-karri)


4.4.2.2. -garri (-karri)

4.4.2.2a Atzizki hau adjektiboak sortzekoen artean zehazkiago aztertzen den arren (§ 5.5.2), sartu egin dugu —Azkue eta Villasanteri jarraiki— atzizki izen sortzaileen artean. Atzizkiaren lemaz ez dago zalantza handiegirik; aldaera bakarra, txistukariaren ondotik ager daitekeen (baina nahitaezkoa ez den) herskari ahoskabeduna da, -karri (euskarri).

Du motako aditzari eransten zaio (§ 4.4.1b), eta ‘baliabidea’, aditzoinak adierazten duen jarduera horretarako ‘zera’ balioa ematen dio sortzen duen izenari: altxagarri, babesgarri, berogarri, bigungarri, estalgarri, euskarri, freskagarri, gogorgarri, indargarri, itsasgarri, leungarri, lokarri, luzagarri, ongarri, oroigarri, pizgarri. Honetan -gailu atzizkiaren baliokide dela esan dugu (§ 4.4.1c). -garri atzizkiak aditzaren bi argumentuetatik kanpokoa xurgatzen du; argumentu hori, askotan, ‘tresna’ izan daiteke (ergatibo sintagma baten bidez gauzatzen dena), baina ‘kausa’ ere izan daiteke (§ 5.5.2, §23.3.1b), esaterako, oroigarri edo bizigarri izenetakoa (‘zerbait oroitarazten duen gauza’, ‘zerbaiti bizirik iraunarazten diona’). Barne argumentua, ‘gaia’, hitz elkartu bateko lehen osagarri gisa ager daiteke, ohe-bigungarri.

4.4.2.2b Beraz, izen eratorri hauek guztiak bizigabeak diren neurrian, erraz har daiteke kanpo argumentu hori ‘tresna, baliabide’ gisa: ‘zerbait luzarazten, biguntzen… duen tresna edo baliabidea’; edo, beste hitzetan esanda, ‘norbaitek zerbait luzarazten, biguntzen… du baliabide horren bidez’ (§ 4.4.1e). Horixe da, hain zuzen, Artiagoitiak (2003) -garri aktiboaren oinarri diren du motako aditzez dioena: subjektu instrumentala duten aditzak direla.

Hona hemen zenbait adibide: Ara hemen sei ohe-bigungarri, ondo beteak; sei buruazpiko, sei berogarri, bi berriak eta lau zarrak, danetara beharda ta (Agirre); Bestalde guk debekatzen ditugu altxagarri kimikoak, naturalak izan behar dutelako (Herria); Ziklismo mundu tradiziozaleak barre egin zion Greg Lemondi, Luxenburgoko aitzin etapan heldulekuan halako luzagarri berezi bat ipinita aurkeztu zelako (Berria); Inguru likidoak gel bihurtzeko gogorgarri bat gehitzen zaie, agarra, ohiz (Mikroorganismoen biologia, EHU); Izadiak berak ipiñi ditu, bada, indargarri edo laguntza sendoak (Villasante); Margolan bat zahartzen denean, ehun berri bat jartzen diote atzean. Baina horretarako erabili diren itsasgarriek analisietan eragina dutela topatu du (J. Gallego, Berria).

Oinarri gisa izen bizigabe konkretuak hartzen dituzten atzizkiak aurki ditzakegu -garri honen ondoren: euskarridun, lokarrikada, ongarrigintza

4.4.2.2c Izen kategoriako -garri eratorrietan oinarriko aditzaren kanpo argumentua xurgatzen du ia beti atzizkiak. Hori da eredu emankorra. Baina Iparraldean ikusgarri izenak bestelako eredua erakusten du; ikuskizunen baliokide izanik, -garrik barne argumentua xurgatzen du, ‘ikusten dena’ (eta ez ‘ikusteko balio duena’). Hala nola Ainhize-Monjoloseko “Hiru zitxun” ikusgarria, askok ezpainak milikatuz igurikatzen dutena (Herria). Erabilera honetan, beraz, objektu adierako izenak sortzen dituzten atzizkien pareko da (§ 4.4.3).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper