Euskararen Gramatika

4.3.8. Beste atzizki batzuk: -kote, -tegi, -keta2


4.3.8. Beste atzizki batzuk: -kote, -tegi, -keta2

4.3.8a Zenbatzaileei, zehazki bitik hamarrera arteko zenbakiei erantsirik, zenbakiak adierazten duen pertsona kopuruz osaturiko taldea (esaterako, musika jotzen duena) adierazten du -kote atzizkiak: bikote, hirukote, laukote, boskote, seikote, zortzikote, bederatzikote, hamarkote. Hona hemen zenbait adibide: Satchmo Jazz disketxeak David Mengual Mosaic zuzenean ikusteko eta entzuteko aukera eskainiko du, hirukote moduan zein bederatzikote gisa (Egunkaria); Rajaton seikote finlandiarrak egunotan Tolosan entzun ez diren doinuekin harrituko du ikuslea (Egunkaria). Bikote eta hirukote izenek gauza multzoa ere adierazten dute: erdaratiko hitzetan maiz ditugu etorki bereko bikote eta are hirukoteak (Euskaltzaindiaren Hiztegia); murritu/murriztu bikotea.

Azken urteetan maiz erabiltzen da bikote izena pertsona bakarra adierazteko: Nire bikotea Alemaniara joan da. Ez da erabilera egokia, bikotek ‘bi lagunez osatutako taldea’ esan nahi baitu. Bikote lagun edo bikotekide dira adibide horretarako forma egokiak.

4.3.8b Nagusiki balio multzokaririk izan ez arren, halako balioa hartzen dute -tegi atzizkiaren bidez sortu ditugun izenetako batzuek: arautegi, izendegi, ordutegi. Hala ere, hurrengo azpisailean (§ 4.4.4.2) aztertuko dugun ‘leku’ adierako izenak sortzen ditu, batez ere, -tegik.

Zenbait euskalkitan, Iparraldekoetan eta ekialdekoetan, bereziki, -keta atzizkia aurkituko dugu -te atzizkiaren baliokide: elurketa, ostosketa. Ikus ondoko adibideak: Elhurketa handia erori da, il est tombé une grande quantité de neige (Duvoisin); Martxoko ostosketak, berrogei eguneko ekaitzek (Inza).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper