Euskararen Gramatika

2.17. Interjekzioak, esaldi mailako elementuak


2.17. Interjekzioak, esaldi mailako elementuak

Interjekzioak eta heiagorak perpausetik kanpoko osagaiak dira. Esaldian maiz tartekatzen dira, baina betiere perpausaren egituratik at geratzen dira: adio, agur, aupa, ene!, ai, ai ama…

Interjekzioek hizketa ekintzak gauzatzen dituzte. Ez dituzte ekintzak edo gertaerak deskribatzen, loreak gustuko ditut moduko perpaus batek egin dezakeen moduan, ekintzok gauzatu egiten dituzte. Jendea agurtzeko (agur, hepa…), harridura edo samina azaltzeko (ai!, ai ene!), zin egiteko (alajainkoa, alafede…) erabiltzen ditugu. Hitz klase bat dira, bistan da, eta hiztegietan ager daitezke, baina interjekzioek ez dute sintagmarik islatzen. Bestelako sintagmak interjekzio edo heiagora izan daitezke, nolabait: perpaus bat adibidez (on egin dizula!, burutik pasatzea ere!, ez eta pentsatu ere, tira!…), edo determinatzaile sintagma bat (nolako lanak!, zer lotsa!), adjektibo sintagma bat (lotsagarria), baina interjekzio batek ez du perpaus bat osatzen, ez eta interjekzio sintagmarik ere. Horregatik, nekez eman ahalko dugu interjekzio bat zehar-estiloan. Aldiz, galderak, aginduak eta adierazpenak erraz eman daitezke.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper