Euskararen Gramatika

2.14.1. Perpaus jokatuetako inflexioa


2.14.1. Perpaus jokatuetako inflexioa

2.14.1a Inflexio delako horretan informazio ugari biltzen da. Adibidez, denbora markatzen da, Etxera noa eta Etxera nindoan perpausen artean dagoen denbora aldea inflexioan jasoa dago: noa (orainaldia) / nindoan (iragana) edo dakigu (oraina) / genekien (iragana). Aspektua ere inflexioan markatua dago, modua bezalaxe: Etxera joan naiz / Etxera joaten naiz / Etxera joango naiz / Etxera noa / Etxera joan naiteke… aspektu marka desberdinez agertzen zaizkigu. Eta Etxera joan naiteke eta Joan nadin etxera perpausetan modu desberdina adierazten du inflexioak: batean ahalera eta bestean subjuntiboa.

Inflexioan jasotzen den beste informazio nagusia pertsona eta numero komunztadura da: Pozik joango naiz (ni) / Pozik joango gara (gu) / Pozik joan haiteke (hi) / Pozik ikusten zaituztet (nik-zuek)…

2.14.1b Morfologiaren ikuspegitik, goian esan bezala, inflexioa adizkian jasotzen da, baina perpaus osoari dagokiola erraz ikus daiteke. Denbora, adibidez, perpausari dagokio, perpausean aditzera ematen den gertaera edo ekintzaren denborari egiten zaio erreferentzia, betiere hizketa unea abiapuntu dugula: Zure ilobekin ikusi zintudan badiot, iraganeko gertakizun batez ari naizelako da, atzoko edo joan den asteko gertakizun bati buruz, esate baterako, Atzo zure ilobekin ikusi zintudan (*Gaur zure ilobekin ikusi zintudan).

2.14.1c Perpausaren burua inflexioa dela kontsideratzeak baditu alde on asko, teoriari dagokionez ere. Alde on horietako beste bat ere bada, garrantzi handikoa. Izan ere, sintagma guztiak endozentrikoak direla esaten da eta hala behar duela, gainera. Garai batean, perpausa IS batez eta AS batez osatua zegoela esaten zenean, edo, onenean ere, IS batez, AS batez eta Aux batez osatutzat ematen zenean, perpausa sintagmen endozentrikotasunetik kanpo gelditzen zen. Horregatik, perpausa InflSa dela aldarrikatzeak esan nahi du perpausa sintagma bat dela eta sintagma honek buru bat duela, inflexioa. Inflexio horrek bere barnean hainbat informazio biltzen duenez, egitura ere berezia izango du. Badira hizkuntzalariak inflexio sintagma hori zenbait sintagmatan bereizteko aukera eskaintzen dutenak. Ur sakonetan murgildu gabe, aski dugu onartzea gramatikak sortzen duen sintagma nagusia, perpausa, InflSa dela. Eta Infl horretan biltzen direla, nolabait, aldia, aspektua, modua eta pertsona eta numero komunztadura.

2.14.1d Hortaz, perpausa inflexio sintagma (InflS) dela onartuta, inflexioa jarri beharko dugu perpausaren buru. Haur batek ordua galdetu zigun perpausak, adibidez, honako egitura hau izango luke, gutxi gorabehera, ikuspegi honetatik:

Illustration

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper