Euskaltzaindiaren adierazpenak (1976-2022)

IRUÑEKO HAUR ESKOLETAN EUSKARAZKO ESKAINTZA AREAGOTZEKO ESKAERA


Testuaren ezaugarriak:
  • Arloa: Euskararen sustapena
  • Gaia: Iruñeko haur eskoletan euskarazko eskaintza areagotzeko eskaera
  • Testu-mota: Eskaera
  • Testu-emailea: Euskaltzaindiaren Zuzendaritza
  • Testu-jasotzailea: Nafarroako Gobernuaren lehendakaria
  • Data: 2021-II-19
  • Hizkuntza: eu
59.a
IRUÑEKO HAUR ESKOLETAN EUSKARAZKO ESKAINTZA AREAGOTZEKO ESKAERA

María Chivite Navascués andrea
Nafarroako Gobernuko lehendakaria

Bilbon, 2021eko otsailaren 19an

 

Lehendakari agurgarria:

Euskaltzaindiak, euskararen akademia den aldetik, xede nagusitzat ditu euskara zaintzea, ikertzea eta arautzea, bai eta herritarren hizkuntza-eskubideak zaintzea ere. Hartara, Euskarari buruzko 18/1986 Foru Legeak dioen bezala, nafar guztiek dute euskara ikasteko eta erabiltzeko eskubidea.

Azken 35 urteotako irakaskuntzan izan dugun ibilbideak garbi erakutsi digu D izeneko murgiltze-eredua dela benetan euskal hiztun berriak sortzeko bide bakarra. Gainerako hizkuntza-ereduek euskarara hurbiltzeko balio dute, baina ez dira eraginkorrak euskararen jakintza osoa bermatzeko. Horixe adierazi dugu berriki elkarrekin Institut d´Estudis Catalans-ek, Real Academia Galegak eta Euskaltzaindiak.

Horrexegatik, kezka larria sortzen digu Iruñeko haur eskoletako euskarazko murgiltze-ereduaren eskaintza urriak, hiriko gurasoen egungo eskaeretatik oso urrun egoteaz gain, ez baitiolako inola ere erantzuten Lehen eta Bigarren Hezkuntzako mailetan lehendik dagoen eskariari.

Euskararekiko duzun sentsibilitatea ezaguturik eta Nafarroako Gobernuak gai horretan daukan erantzukizuna gogoan izanik, ahaleginik handiena egin dezazula eskatzen dizugu euskarazko haur eskolen eskaintza areagotzeko Iruñean, hiriburuko alde gehiagotan eta haurren bizilekutik ahalik eta hurbilen egon daitezen.

Euskararen gaietarako erakunde aholku emaile ofiziala den Akademia honetako Zuzendaritzak, gutun honen bidez, egiteko horietan lankidetza hertsia eskaintzen dio Nafarroako Gobernuari.

Adeitasunez,

Andres Urrutia
Euskaltzainburua

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper