Euskaltzaindiaren adierazpenak (1976-2022)

ESPAINIAKO AKADEMIEN ADIERAZPENA


Testuaren ezaugarriak:
  • Arloa: Instituzionala
  • Gaia: Espainiako Erresumako hizkuntza-akademien arteko adierazpena hiztegi elebidunak egiteko
  • Testu-mota: Adierazpena
  • Testu-emailea: Euskaltzaindiaren Zuzendaritza
  • Testu-jasotzailea: Orokorra
  • Data: 2009-VII-17
  • Hizkuntza: eu
39.a
ESPAINIAKO AKADEMIEN ADIERAZPENA

Bilbon, 2009ko uztailaren 16 eta 17an, Euskaltzaindiaren 90. urteurrenaren ospakizunean, gure hizkuntzetan araugintza ahalmena aitortu ohi izan zaien erakundeak bildu dira: Real Academia Española (RAE), Real Academia Galega (RAG), Institut d’Estudis Catalans (IEC) eta Euskaltzaindia.

Gure instituzioek, hizkuntzalaritzaren esparru zientifikoan dihardute, bestelako asmorik gabe. Haien xedea gure hizkuntzak bizkortzea da, aniztasuna onartzetik abiatuz, eta begirune eta babes berezia zor zaizkion kultura-ondare direla uste izanik.

Historian zehar, instituzio horien arteko harremanak adiskidetsuak eta arinak izan dira —eta dira—, baina desiragarria litzateke beren arteko elkarlana hizkuntza ikerketa eta kodetze-lanera hedatzea. Akademia bakoitzaren ikerketa zientifikoak, metodoak eta baliabideak aztertzeak esperientzia-trukaketa mesedegarria ekarriko du, zalantzarik gabe. Hortik abiatuta, hizkuntza guztiei eragiten dieten xedeei elkarrekin ekiteko aukera zabaltzen da.

Horregatik guztiagatik, ospakizun honen barnean, lau akademien arteko harremanak sendotzeko hartu dugun erabakia jendaurrean aldarrikatzen dugu, elkarlaguntzako esparru-hitzarmen baten bidez, ondoren bestelako konpromiso bereiziekin osatu ahal izango dena.

Horrela, elkarren arteko harremanak sendotzen lagunduko lukeen egitasmo bat izan daiteke hiztegi elebidunak egitea, hizkuntza batetik bestera zubi zuzena eraikitzea ahalbidetuko luketenak.

Hizkuntza arteko material lexikografikoak ere gramatikazkoak onura handiko tresnak dira, eta akademiek —duten izaeragatik eta itzalagatik— bere erantzukizun bezala hartu behar dituzte, horrela, gure hizkuntzak lotzen dituzten elkarguneak zehaztuz eta bilatuz, eta denona den kultura-altxorrean parte hartuz.

Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan,

2009ko uztailaren 17an.

Euskera, 54, 2009, 3, 1351-1352.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper