Ekainaren 27an, Euskaltzaindiaren ordezkari bezala izendaturik Jose Maria Satrustegi Akademiaren idazkariak parte hartu zuen. Bertan, «Euskara nafar guztien kultura-ondarea» izenburupean, sei puntutan eman zuen bere azalpena.
Hasteko planteamendu orokor batean euskara interes goreneko ondare bezala kokatu zuen. Bigarrenik, Nafarroako ondare bezala azaldu zuen, historian zehar xehetasun batzuk eginez. Gero, babesteko zenbait neurri aipatu zituen, alderdi guztien ondarea izan behar litzatekeela desiratu, jarraian itun berri bat proposatuz. Seigarren bezala, Europako ondare bezala aldarrikatu zuen, frogatzat, Fontes Linguae Vasconum aldizkarian atzerritarrek zer partaidetza duten agertuz.
Euskera, XXXVII, 1992, 2, 1070.