1. Euskaldun guztien ondarea da euskara, zeinahi diren haien usteak eta sinesteak, haien jaioterria, bizilekua eta gainerako ingurumenak.
2. Euskaltzaindiak 1918. urtean sortzetik beretik ikerlanak burutzeaz gainera beste xede hau du: euskararen sustatzea eta jagotea. Horrexegatik mintzatu izan da instituzio hau argi eta garbi zenbait alditan euskara gure ustez oker tratatu izan denean; hala nola Espainiako Konstituzioan (1978), 3.1 artikuluan, eta Nafarroako Foru Hobetzearen Legean (1983), 9. artikuluan.
3. Euskaltzaindiak uste du, instituzio akademikoa den aldetik, ez dagokiola bere iritzirik ematea Euskal Legebiltzarrak berriki autodeterminazioaz hartu duen erabakiaz.
4. Euskaltzaindiak adierazten du eta aldarrikatzen beti eta nonahi defendatzen dituela eta defendatuko euskara ahalik gehiena hedatzeko eta garatzeko, bai eta Euskal Herriko eremu osoan zuzen onez zor zaion estatus eta egoera hoberena erdiesteko, baliabiderik egokienak.
Zarautzen, 1990eko apirilaren 20an.
Euskera, XXXV, 1990, 2, 442.