JAGONET galde-erantzunak

ezin: ezin zen, ezin zitekeen

Galdera:

- Mundua lehen pentsa ezin zitekeen egoerara iritsi da.
- Mundua lehen pentsa ezin zen egoerara iritsi da.
Bi perpaus horiek zuzenak dira? Zein da bien arteko desberdintasuna, baldin eta pentsa ezin zitekeen eta pentsa ezin zen aditzek esanahi desberdina badute?

Erantzuna:

Balioz, gauza bera dira bi formak, ezin zitekeen eta ezin zen, eta esanahiaren aldetik ere ez da bereizketarik. Hori bai, zure galderako bigarren esaldia ez da zuzena; izan ere, adizki horietako bakoitzak aditz nagusiari eskatzen dion forma ez baita bera (ezin zitekeen pentsa / ezin zen pentsaTU):

-* Mundua lehen pentsa ezin zen egoerara iritsi da. (Okerra)

- Mundua lehen pentsaTU ezin zen egoerara iritsi da. (Zuzena)

Horrez gainera, ikus JAGONETeko datu-base honetako ezin sarrerak.

Data: 2013/11/04 - Erantzulea: Jesus Mari Makazaga, Gramatika batzordeko idazk.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper