JAGONET galde-erantzunak

Izena + egin aditzarekin, arazi ala eragin?

Galdera:

Izenez osatzen diren aditzetan (hitz egin, barre egin...) zein erabili behar dugu, arazi ala eragin? Noiz bata eta noiz bestea?

Erantzuna:

Euskaltzaindiak ez du arau orokorrik eman izena + egin egiturako aditzen forma arazleaz. Praktikan, ordea, biei zabaldu die atea: hitz sarreran, bi azpisarrerok aurkituko dituzu Hiztegi Batuan: hitz eragin eta hitz eginarazi. Ostera, barre, lan eta negar sarreretan barre eragin, lan eragin eta negar eragin baino ez da sartu. Horiek ikusirik, ez da zalantzarik izena + eragin badela euskara batukoa; baina ez dut uste izena + eginarazi baztertua geratzen denik, hitz eginarazi azpisarrera hor dago-eta.

Data: 2001/05/04 - Erantzulea: Miren Azkarate
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper