huts2
1 adj. Ikusmenaz nabari daitekeen ezer ez duena; ohi duenaz, daukanaz edo dagokionaz gabetua. Poltsa huts bat eman zion. Etxe hutsak barrunbea irauli zion. Kutxa huts horretan gorde dezakezu. Gorputza ederra, baina burua hutsa. Tarte huts bat.
2 adj. Aipatzen denaz besterik edo bestelakorik ez duena. Ik. soil 4; garbi 4. Damurik, ez da dena irabazi hutsa izango. Zuri hutsak edo beltz hutsak baino nabarrak askoz ere gehiago zirela. Baina horretarako nahi hutsa ez da aski izango. Gure indar hutsez ezer ez genezakeela. Espiritu huts nahasgabea. Gizona abere hutsa da. Euskara hutsezko egunkari bat. Hogei eguneko ur eta ogi hutseko baraua. Eta antzerkian hitzak ez dira eranskin huts; hitzak dira azal eta mami. Egiazko poesia, poesia huts, garbi, gorengo hura. || Ur huts-hutsak edateko balio ez duen bezala, ezta euskal joskera huts-huts horrek ere gogoz irakurtzeko edo entzuteko. || (Partizipio burutuaren edo aditz izenaren eskuinean). Eta berari begiratu hutsarekin zauritu guztiak sendatzen ziren. Beren izena aditze hutsez, errukia agertzen zuen. Horretan pentsatze hutsak beldurrez airean dauka. 3 adj. Pertsonez edo animaliez mintzatuz, aipatzen den ezaugarria edo nolakotasuna nagusi duena. (Izenondo baten eskuinean). Bata zen egiazalea eta bestea gezurti hutsa. Hi, buruharro hutsa, oroit hadi hautsa haizela. Gizon on eta kartsua zen segurki Heli, baina ahul hutsa bere haurrekin. Eskuzabala eta behargin hutsa zen. || Labanek ikusi zuen ardi zuri huts edo beltz hutsak baino nabarrak askoz ere gehiago zirela.
4 adj. Inongo axola edo gorabeherarik, edo mamirik ez duena. Ik. hutsal. Neurtitza, polita baina... hutsa.