JAGONET galde-erantzunak

har ezazu / hartu ezazu

Galdera:

Inperatiboaren kasuan, nola esan behar da har ezazu ala hartu ezazu, eta noizkoa da erabaki hori?

Erantzuna:

Euskaltzaindiak ez du araurik eman horretaz, nahiz euskara batuan, bateko eta besteko tradizioa kontuan izanik, har ezazu erabili den nagusiki (Gipuzkoan ere, ahoz, hartzazu esaten da).

Euskaltzaindiak erabakia du aditzoinak erabiltzekotan nola erabili behar diren, baina ez noiz erabili behar diren. Ikus Euskaltzaindiaren Arauak, 1. alea, 147.-149. or. (28. araua: Aditzoinen forma).

Data: 1998/03/26 - Erantzulea: Euskara Batuko batzordea
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper