Aginteraren kasuan, nola esan behar da har ezazu ala hartu ezazu, eta noizkoa da erabaki hori?
Euskaltzaindiak erabakia du aditzoinak erabiltzekotan nola erabili behar diren (28. araua), baina ez noiz erabili behar diren.
Euskaltzaindiak ez du araurik eman galderan aipatutako auziaz. Zeharka bada ere, emana du, hala ere, gomendioa: aditzoina erabiltzearena Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna, 379. or.. Bestalde, euskara batuan, bateko eta besteko tradizioa kontuan izanik, har ezazu erabili da nagusiki.
Horrez gainera, ikus hauek ere: "Aditzaren jokabidea: al + ahalera (sartu al naiteke? / sar al naiteke?)" (JAGONET), "Lexikoa: aditzoina (lagun/lagundu, ekar, neur, zorrotz/zorroztu)" (JAGONET), "Modua adieraztea: -a/-ta/-rik (itxia/itxita/itxirik, zabalik)" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: aditzoina/partizipioa (buru/burutu ezazu, areago/areagotu ezazu)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak > aditzoina, hitzak-aditzak > partizipioa
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.